Enpresaren gizarte-erantzukizunak borondatezkoa izan behar du edota legezko betebeharra?
07-10-2015
Enpresaren gizarte-erantzukizunak borondatezkoa izan behar du edota legezko betebeharra?
Enpresaren Gizarte-Erantzukizunaren (EGE) definizioak hura aplikatzeko borondatezkotasunean jartzen du enfasia: “hazkundea eta lehiakortasuna bateratzea lortzea xede duen borondatezko fenomenoa da, aldi berean, gizarte-garapenarekin eta ingurumenaren hobekuntzarekin duen konpromisoa gehituz.
Izaera etikoa eta ingurumen- eta gizarte-izaera duten arazoen inguruan gizarteak gero eta kezka handiagoa edukitzeak enpresak gai horiek sakonean jorratzea eragiten du, interes-talde guztiekin etengabeko konpromisoa hartuz.”
Alabaina, asko dira lege-exijentzia handiagoa eta ez-betetzeen aurrean banakako nahiz enpresa-penalizazio zorrotza eskatzen dutenak. Estatuan, EGE sartu dutenen artean Ramon Jauregui dugu, guztiontzat ezaguna; honek behin eta berriz azpimarratzen du kotizatutako enpresen artean EGEko memorien hedapenaren eta sektore publikoetatik EGE defendatzearen arteko kontraesana, oinarrian desberdintasunen gehikuntza orokortua, neurrigabeko soldatak eta ustelkeriaren aurrean gero eta haserre handiagoa daudenean.
Gakoetako bat gizartearen heldutasuna da. Gizarte-Erantzukizunari dedikatutako web orriek titular nagusitan honako hauek biltzen dituzte: “Hiritarrak enpresei jarrera arduratsuak eskatzen hasten direnean integratuko da EGE gizartean”.
Agerikoa da enpresa-jardueratan gizarteak gardentasuna eta etika gero eta gehiago eskatzen dituela, nahiz eta nahiko eskaera zehaztugabea izan eta, batez ere, enpresa handiei eragin, zeintzuen jarduerei buruz denok dugun iritzia. Inolako zalantzarik gabe, zenbait banku handik, horien artean, BBVA edo Santander, beren emaitzen %1a “gizarte-jardueretara” bideratzearen eragilea gizarte-presioa da: bezeroek ez dute onartzen gizarteak, oro har, horien mozkinen izakinik ez jasotzea, nahiz eta mugatua izan eta akziodunek beren dibidenduak murriztea onartu. Baina filantropia ez da EGEaren adibide egokia. ULMA enpresako kide baten zorioneko esaldi batek primeran argitzen du: helburua gauzak ondo egitea da, gauza onak egitea baino gehiago.
Eta, hemen, reporting-eko estandarren aplikazioarekin talka egiten dugu; hori ere, oraindik ez dago gehiegi helduta. LABORAL Kutxa-ren eta KutxaBank-en memoria hartzen baduzu, oso zaila da, baita aditua izanda ere, garrantzitsua zer den eta benetan gauza desberdinak egiten ari diren jakitea, nahiz eta nazioarteko estandarretara egokitu. Egun, EGEaren memoriak enpresak nahi duena kontatzen duten eta nahi ez dutena esaten ez duten “eleberriak” dira.
Eta, berriro ere, gizartearen heldutasunera itzuliko naiz
Gain-komunikatutako gizarte batean bizi garenez, Volkswagen bezalako enpresa handi batek mundu guztia, erregulatzaileak eta erabiltzeak barne, engainatu izanak beren autoek inolako kontrolik gabe, handikiro, kutsatzea ahalbidetuz, guztiongana iritsi den portadako albistea da. Hondamendi horretan albiste on bat aurki dezakegula uste dut: kutsatzen duenak ordaindu egiten du eta, baliteke, gizarteak enpresa horri jarriko dion erreputaziozko kostua erregulatzaileek jarriko dizkioten isunen gainetik egotea.
EGEaren gaietan, erreputaziozko beste hainbat gaietan bezala, kontua ez da gauza asko egitea, baizik eta, gauzak ondo egitea da, eta, noski, ondoren, jakinaraztea. Ingurumen- eta gizarte-alorretan edota lan-harremanen alorrean jardunbide desegokiei… ahalik eta balazta gehien jarriz.
¿Cuál es tu reacción?