Enpresentzako Zuzeneko Likidazioaren egungo Sistemaren abantailak

Enpresentzako Zuzeneko Likidazioaren egungo Sistemaren abantailak

2 min.

Enpresentzako Zuzeneko Likidazioaren egungo Sistemaren abantailak

Orain arte, CRETA sistemarekin (Langile bakoitzeko Diru-bilketa Kontrolatzeko Sistema) enpresak arduratzen ziren kontratatutako langile bakoitzeko Gizarte Segurantzari kuotak ordaintzeaz; hau da, enpresek ordaintzen zituzten kuotak. Aurtengo urtarrilaren 1az geroztik, ordea, Diruzaintzak berak likidatzen ditu. Hain zuzen ere, Zuzeneko Likidazio Sistema deitzen zaio.

Sistema Liquidacion Directa_LABORAL Kutxa Empresas

Enpresentzako Zuzeneko Likidazio Sistemaren abantaila nagusiak:

  • Enpresak ez dira zigortuko ez ordaintzeagatik edo okerreko zenbatekoak ordaintzeagatik, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra arduratuko baita langile bakoitzari dagokion kotizazioa zuzenean zehazteaz, langileak eman beharreko datuekin (CRETA sistema) likidazioa kalkulatu eta gero; halaber, ondoren, dirua jasotzeaz arduratuko da.
  • Enpresek izapide gutxiago egin behar izango dituzte, laburtu egingo baitira. Lehen, kuotak likidatzeko izapide asko egin behar izaten zen, eta, batzuetan, beharrezkoa zen norbait bertara joatea.

Oharra: Araudi berrira egokitzea ezinbestekoa da. Araudia onartzen ez bada, enpresek administrazio-zehapenak izan ditzakete. Enpresek telematikoki jasoko dituzte jakinarazpenak.

Administrazioarentzako Zuzeneko Likidazio Sistemaren abantaila nagusiak:

  • Ordainketak bizkortzea. Administrazioak kuotak azkarrago jasoko ditu; beraz, ordainketak bizkortu eta zorra murriztuko da.

Zuzeneko Likidazioa CRETA sistema ondorengo beste urrats bat da. CRETA sistema 2014ko azken hiruhilekoan ezarri zen. Sistema horren bitartez, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak jakin zezakeen zein zen langilearen lan-egoera uneoro (kontratuko aldaketak, medikuaren bajak, e.a.); era berean, enpresak ordaindu beharreko kuotak kalkulatzeko aukera zuen. Behin sistema hori ezarrita, Administrazioak abian jarri ahal izan du Zuzeneko Likidazio Sistema, kuota horiek Diruzaintzak zuzenean kobra ditzan.

 


¿Cuál es tu reacción?