Irailak 25, Guanajato-ri (Mexiko) buruzko guztia: aukerez betetako herrialdea

Irailak 25, Guanajato-ri (Mexiko) buruzko guztia: aukerez betetako herrialdea

2 min.

Irailak 25, Guanajato-ri (Mexiko) buruzko guztia: aukerez betetako herrialdea

Aukeren paradisua iritsi da, hots, Guanajauto. Bajio eskualdean kokatua, toki historikoa da, kultura eta negozioak berrikuntzara eta enpresa-espiritura bideratuta dituena. Estatu horretan biltzen da egun Mexikon dagoen klusterrik garrantzitsuena, automotriz klusterra, eta, etengabeko hazkundeari esker, Guanajuato-ko ekonomia seigarrena da nazio-mailan.

Guanajuato_LABORAL Kutxa Empresas

Merkatu horrek dituen erakargarritasun nagusiak bere kostuak eta soldata lehiakorrak, egonkortasun politikoa eta lan-egonkortasuna, urteetan zehar eusten diotena, gizarte-segurantza eta ekintzaileentzako laguntza-programa eta pizgarri ugariak dira. Eta horri guztiari Guajanauto-n enpresa irekitzea gainerako herrialdetan irekitzea baino errazagoa dela gehitu behar zaio, izan ere, enpresek behar duten guztia dute han finkatzeko. Doing Business-ek Mexikon 2014an egindako txostenaren arabera, zeinak, negozioak egiteko adierazle kuantitatibo nagusiak neurtzea ahalbidetzen duen, 6 izapide, 6 egun eta biztanleko diru-sarreren %5,8a soilik behar dira.

Egiazta dezakezun moduan, negozioak egiteko herrialde onenetariko bat da. Negozioak nola egin edo estatu horretan, bereziki bere automozioaren sektoreagatik nabarmentzen denean, nola inplementatu xehetasun guztiz jakin nahi izanez gero, ezin zintezke LABORAL Kutxa-k antolatutako gertaera honetara etorri gabe geratu.

Formatu berri batekin, hots, networking lunch, aurkezten den topaketa hau, datorren ostiralean, irailak 25, egingo da Arrasaten (LABORAL Kutxa-ren egoitza nagusia) 11:00etatik aurrera. Han, goiz osoan zehar, zure esperientziak beste enpresekin partekatzeko eta Gauanajauto-n negozio-aukera berriak bilatzeko aukera izango duzu.

Ekitaldiari hasiera Guanajauto estatuko (Mexiko) ordezkariekin egindako elkarrizketarekin emango zaio eta jada han finkatu diren enpresen esperientzia errealak ezagutzeko aukera izango duzu Oscar Cifuentes, Cikautxo enpresako, fluidoen hoditeria, Mexikoko operazioen kudeatzailearen eskutik. Esku-hartze interesgarri horren ondoren, Oscar mahai-ingurura gehituko da Teresa Fernández, Mexikoko ordezkariarekin (Mondragon Internacional) eta Félix San Martín, LABORAL Kutxa-ren Trade Services-eko nazioarteko zuzendariarekin batera eta erronka berri honi aurre egiteko tresnak ezagutuko ditugu haien esperientziei eta profesionaltasunari esker.

Plaza erreserbatzeko, zure kudeatzailearekin harremanetan jarri behar duzu edota email-a idatzi laboral.kutxa.empresas@laboralkutxa.com helbidera.

Jaitsi programa osoa hemen.

 


¿Cuál es tu reacción?