
LABORAL Kutxak Euskadiko elikagaien enpresei nazioartekotzean laguntzeko hitzarmena sinatu du
30-07-2014
LABORAL Kutxak Euskadiko elikagaien enpresei nazioartekotzean laguntzeko hitzarmena sinatu du
LABORAL Kutxak Euskadiko Elikaduraren Clusterrarekin hitzarmena sinatu du, sektoreko enpresei nazioartekotze-prozesuetan laguntza finantzarioa emateko eta finantza-gaietan aholkularitza eskaintzeko. Hitzarmenaren helburua da elikaduraren industria sendoa, lehiakorra eta iraunkorra garatzen laguntzea, bertako eta kalitatezko produktuari lotutakoa.
Hitzarmen horren barruan, ekainaren 17an, "Nazioartekotze estrategia bati nola ekin" izenburupean, jardunaldia egin zen Samaniegoko Baigorri Upeltegian; hantxe parte hartu zuen Felix San Martin, LABORAL Kutxako FX Product Managerrak. LABORAL Kutxako kanpo-merkataritzako adituak, beste kolaboratzaile batzuekin batera, enpresek kanpoan negozioak egiteko izan ditzaketen aukerak eta balizko bideak aztertu zituen. Halaber, Iñigo Lopez-Cano LABORAL Kutxako Confirming eta Factoring arloetako adituak hizlari gisa parte hartu zuen Mundakako Garavilla Kontserben instalazioetan egin zen “Merkataritza Eragiketetako Arriskuaren Kudeaketa” izenburuko jardunaldian.
[caption id="attachment_4803" align="aligncenter" width="584"] Ezkerretik eskuinera Josu Arraiza , LABORAL Kutxaren Enpresa Areako Zuzendaria, Jon Ander Egaña, Elikaduraren Clusterrako Gerentea eta Carlos Oses – LABORAL Kutxako Zuzendari Nagusi Albokoa eta Partikularretako Merkataritza-Area Zuzendaria[/caption]
Jardunaldi hori Sareak Indartzen proiektuaren baitan Clusterrak martxan jarri duen Esperientziazko Gaikako Tailerren barruan antolatu zen; orain arte, zuzendaritzetako 125 kidek baino gehiagok parte hartu du proiektu horretan.Tailer horien helburu nagusia da Clusterreko enpresen arteko harremanak sendotzea, era horretan, erronka komunak identifikatzeko eta baterako irtenbideak bilatzeko.
Nekazaritzako elikagaien sektoreari laguntzea
Nazioarteko merkatuetara jotzea beharrezkoa bilakatzen ari da, euskal enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna bermatzeko, baita elikaduraren sektoreko enpresen kasuan ere.
Horretarako, LABORAL Kutxak Clusterraren esku jarriko ditu nazioartekotzearen eta kanpo merkataritzaren arloetako bere adituak, elikaduraren euskal industriaren erronka komunak identifikatzen eta irtenbideak bilatzen laguntzeko.
¿Cuál es tu reacción?