Consulting Pro: doako aholkularitza LABORAL Kutxako autonomoentzat

Consulting Pro: doako aholkularitza LABORAL Kutxako autonomoentzat

3 min.

Consulting Pro: doako aholkularitza LABORAL Kutxako autonomoentzat

Profesional autonomoa zara? Beharbada on line denda txiki bat ireki berri duzu edo lehen faktura egin duzu bezero batentzat. Beharbada negozio txiki bat izango duzu edo ideia bati itxura eman dion ekintzaile-talde bat osatuko duzu.

Imajinatu posta elektroniko bat iristen zaizula: Ogasunaren jakinarazpen bat da eta ez duzu oso ondo ulertzen. Dirudienez, zenbait agiri eskatzen dizkizute eta ez dakizu nora jo zer gertatzen den jakiteko. Edo agian, iritsi zaizuna Udaleko liburuxka  bat izango da, tasei buruzko legeetan izan diren aldaketei buruzkoa. Edo beharbada Foru Aldundiaren edo tokiko gobernuaren enpresentzako diru-laguntzei buruzko informazioa izango da, baina ez zaude ziur diru-laguntza hori eskatu dezakezun ala ez.

Imajinatu telefonoa hartu eta zure zalantzak profesional batekin doan kontsultatu ditzakezula.

LABORAL Kutxaren bezeroa bazara, ez duzu ezer imajinatu beharrik.

Dagoeneko egin dugu hori zure partez, eta emaitzak Consulting Pro du izena.

Doakoa, konfidentziala eta profesionala

“Consulting Pro enpresa-kudeaketarako doako aholkularitza-zerbitzu bat da, LABORAL Kutxaren bezeroak diren profesional, autonomo eta negozio txikientzat”. Hala azaltzen du Borja Garatek, profesionalen eta negozioen saileko gure arduradunak. Tira, negozio jakin batzuena, urtean bi milioi euro baino gutxiago fakturatzen dituztenena, hain zuzen. Saileko arduraduna den aldetik, Consulting Pro LABORAL Kutxaren finantza-jardueratik guztiz independentea den zerbitzua dela azaltzen digu Borjak, bezeroei diru-laguntzen bitartez eskaintzen zaiena, hau da, erabiltzaileek guztiz doan erabil dezaketena.

“Zerbitzua guk ordaintzen dugu”, azaltzen du Borjak, “baina Bultz-Lan Consulting enpresak kudeatzen du”. Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban kokatuta dagoen aholkularitza-zerbitzu horrek enpresa-aholkularitza, aholkularitza eta prestakuntza eskaintzen ditu, enpresen eta enpleguaren sorreran esperientzia handia izateaz gain. Besteak beste, adituak dira enpresen eta erakundeen arteko harremanetan.

Zer eskaintzen du Consulting Pro zerbitzuak?

“Orientazioa”, dio Borja Garatek. “Aholkularitza” hitza ere behin baino gehiagotan erabiltzen du. Eta ez Consulting Pro zerbitzuak aholkularitza profesionalek eskaintzen dituzten zerbitzu berberak eskaintzen dituelako edo horiek ordezka ditzakeelako, baizik eta, aholkularitza profesional horietako askok bezala,  profesionalei eta autonomoei beren zalantzak argitzen eta negozioei buruzko erabaki egokiak hartzen lagundu ahal dielako, beren zerga-sistemarekin, kontabilitatearekin nahiz lan-egoerarekin loturiko aholkuak emateaz gain. “Zure buruari mota honetako galderak egiten dizkiozunean lagun diezazuke, besteak beste: ‘Ogasunetik eskutitz hau bidali didate eta ez dakit oso ondo zer esan nahi duen’, ‘aizu, premiamendu hau bidali didate...’ edo ‘Nafarroako Gobernuak atera dituen diru-laguntzen inguruko zalantza bat dut’... horietan guztietan lagun diezazukegu Consulting Pro zerbitzuaren bitartez”.

Nola?

Oso erraz, 900 100 240 telefono-zenbakira deitu eta bertako profesionalekin hitz eginez. Horrela, zalantza guztien % 99 argitzen dira, dio Borjak. Baina ez da modu bakarra. Zuzenean Bultz-Lan enpresaren bulegoetara ere jo dezakezu zerbitzu honen inguruan galdetzera, edo on line kontsulta-inprimaki hau bete dezakezu, zerbitzuko negozio-espezialistek erantzungo dutena. Eta noski, posta elektroniko bat ere bidal dezakezu consultas@consulting-pro.org helbide elektronikora. Zalantzarik izanez gero, profesional bati kontsulta egitea da onena.

Gehiago dago oraindik

Doako aholkularitza-zerbitzuaz gain, Consulting Pro zerbitzuak prestakuntza edo mikro-prestakuntzarako mintegiak antolatzen ditu profesionalentzat. Borjak zer motatako gaiak lantzen dituzten argitu digu: “Ekintzaileen Legea, adibidez, tiket guztiak faktura bihurtzen dituen araudi berria, ez ordaintzeei aurrea hartzeko eta horiek erreklamatzeko modua... nahiko gai praktikoak dira”.

Are gehiago: Consulting Pro zerbitzuaren web orrian autonomo eta profesionalentzako informazio erabilgarria eskaintzen da. Hasteko, gehien egiten diren galderak kontsultatu ditzakezu (batzuk oso ezagunak eta erabilgarriak gertatuko zaizkizu seguru asko). Gainera, web orrian zure enpresa-jarduerari aurre egiteko artikulu interesgarrien atal bat aurkituko duzu, baita negozioaren eguneroko kudeaketarako zenbait tresna ere.

Gogoratu: autonomoa bazara, honako hau zuretzat eskaintzen dugun tresna bat da, baina ez bakarra. Gure bulegoetan zuk behar duzun zerbitzua eskaintzeko negozioetan adituak diren 200 kudeatzaile Pro baino gehiago ditugu zure zain. Etorri LABORAL Kutxara, galdetu zure kudeatzaileaz eta jakin zuregatik egin dezakegun, egin nahi dugun eta egingo dugun guztia.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Errenta aitorpena