Nola lagun diezazuke LABORAL Kutxak 2013ko Errenta-kanpainan?
2014-04-23
Nola lagun diezazuke LABORAL Kutxak 2013ko Errenta-kanpainan?
Hemen da. Aurten ere, zergadunok Ogasunarekin dugun konpromisoa kitatu behar dugu 2013. ekitaldi fiskala ixteko. Eta ez da beti erraza izaten: legeak aldatu egiten dira, araudiak ere aldatu egiten dira lurralde batetik bestera, eta aurkeztu beharreko dokumentazioa askotarikoa da, batzuetan, konplexua. Horregatik, LABORAL Kutxak zerbitzu pertsonalizatua eta espezializatua eskaini nahi dizu, eta kudeatzaile pertsonalak jartzen ditu zure eskura behar duzunerako. Konfiantzazko pertsona horiek Ogasuneko zirriborroa berrikusten, hura prestatzen (guk egitea nahiago baduzu) eta zure finantzak planifikatzen lagunduko dizute, hurrengo aitorpeneko emaitzak optimizatzeko.
Orain, gure zerbitzuaren xehetasunak aurkeztuko dizkizugu, lurralde bakoitzeko. Gogoratu aurreko urtean lurralde fiskal batean baino gehiagotan bizi izan bazara, aitorpena denbora gehien egon zaren lurraldean aurkeztu behar duzula.
Gipuzkoa: erabateko laguntza
Kanpainaren hasiera: Apirilak 11. Autolikidazio-zirriborroak apirilaren 7tik aurrera bidaliko dira.
Gipuzkoako Foru Ogasunak ez du Errenta-aitorpena finantza-erakundeen bitartez aurkeztea ahalbidetzen, eta beraz, beste urteetan bezala, aurten ere ezin izango dugu gure bezeroentzako aitorpenik egin. Halere, zure esanetara egongo gara, kanpainan zehar izan dezakezun edozein zalantza argitzeko, zure Kudeatzaile Pertsonalaren aholkularitza fiskalaren bitartez zerbitzu pertsonalizatua eskaintzeko, izan ditzakezun zalantzak argitzeko edo, hala badagokio, Ogasunak zergadun jakin batzuei bidaltzen dien autolikidazioa berrikusteko. Gainera, zure aitorpenaren emaitza hurrengo ekitaldirako nola optimizatu esango dizugu.
Informazio gehiago nahi baduzu, Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2013ko Errenta-kanpainaren web orrian harpidetu zaitezke, albiste guztiak zure posta elektronikoan jasotzeko, likidazio-simulagailuak erabili eta zergen kobrantzari edo ordainketari aurrea hartzeko eta informazio pertsonal guztia kontsultatzeko: autolikidazioa bidali zaizun jakin eta, hala badagokio, hura onartu, aitorpen mekanizaturako hitzordua hartu...
Araba: aldaketak
Kanpainaren hasiera: Apirilak 29. Ogasuna apirilaren 1etik aurrera hasiko da zirriborro guztiak bidaltzen.
Aurten ez gara Arabako Foru Aldundiaren erakunde laguntzaile izango, eta beraz, lehen aldiz, ezin izango dugu aitorpenak egiteko zerbitzua eskaini. Gipuzkoan bezala, zerbitzu pertsonalizatua eskainiko dugu kudeatzaile pertsonalen bitartez. Jar zaitez harremanetan zure kudeatzailearekin autolikidazioa berrikusteko ?Ogasunak bidali badizu? edo hurrengo urteko aitorpenerako zein neurri har ditzakezun jakiteko.
Informazio gehiago nahi baduzu... kontsultatu Arabako Foru Aldundiaren Errenta 2013 web orria. Bertan, aitorpen-modalitate guztiak ezagutu, eta, horrez gain, hitzordua eskatu, zure autolikidazioa kudeatu eta aitorpena egiteko laguntza-programa erabili ahal izango duzu.
Bizkaia: aitorpen-prestaketa, maiatzaren 5etik aurrera
Kanpainaren hasiera: maiatzak 5. Ogasuna apirilaren hasieran hasiko da zirriborroak bidaltzen.
Beste urteetan bezala, LABORAL Kutxak zure errenta-aitorpena doan gauzatuko duten langile espezializatuak jartzen ditu zure zerbitzura, RENTANET programa erabiliz. CLNet edo 901 10 11 22 telefono-zenbakiaren bitartez hitzordua hartzea gomendatzen dizugu, apirilaren 22tik aurrera. Gogoratu zure aitorpena egin ahal izateko, gastuen eta diru-sarreren agiriez gain, Ogasunak igorri dizun gakoa ekarri behar duzula hitzordura, zure informazio fiskalera sartu ahal izateko.
Informazio gehiago nahi baduzu... Bizkaiko Foru Ogasunak 901 50 3000 telefonoa, Rentanet kontsulten orria eta web orri hau jartzen ditu zure eskura informazio orokorra, aldez aurretiko hitzorduak eta abar eskatzeko.
Nafarroa: kanpaina apirilean hasiko da
Kanpainaren hasiera: apirilak 25 (berretsi gabeko eguna). Autolikidazio-zirriborroak hilabete hasieran hasiko dira bidaltzen.
Nafarroako gure LABORAL Kutxa bulegoetan ere doan egingo dugu zure aitorpena edo Ogasunak bidalitako autolikidazioa berrikusten lagunduko dizugu. Horretarako, zure kudeatzaile pertsonalarekin hitzordua hartu eta bertara Ogasunak igorritako zure informazio fiskalera sartu ahal izateko gakoa eraman behar duzu.
Informazio gehiago nahi baduzu... foru-gobernuak 948 50 51 52 telefonoa jarri du zergadunen eskura. Era berean, kontsultak bidal daitezke hacienda.tributaria.navarra@navarra.es helbidera. Zalantza horiek errenta egiteko sistema informatikoarekin lotuta badaude, deitu 948 01 35 55 zenbakira edo idatzi soportec@navarra.es helbidera elektronikora. Gainera, web orri hau kontsultatu dezakezu, eta bertan, araudi-berritasunak, aitorpenei buruzko informazioa, PIN kudeaketa edo sarbide telematikorako gakoa aurkituko dituzu, besteak beste.
Estatuko Ogasun Orokorra
Kanpainaren hasiera: maiatzak 5. Autolikidazio-aitorpenak apirilaren 1etik aurrera bidaliko dira.
Aurten ez dugu aitorpena egiteko zerbitzua eskainiko Estatuko Ogasun Orokorrean aurkeztu behar diren horietan, baina zure esanetara gaude behar duzun guztian laguntzeko. Deitu zure kudeatzaile pertsonalari eta zure autolikidazioa berrikusiko dugu, hurrengo urterako zure egoera fiskala aztertuko dugu eta zalantza guztiak argituko dizkizugu.
Informazio gehiago nahi baduzu... kontsultatu Ogasun Ministerioaren web orria. Beste zerbitzu batzuen artean, bertan doako PADRE programa aurkituko duzu, aitorpena zuk zeuk egiteko.Zein da zure erreakzioa?