Gehien komeni zaizun osasun-asegurua duzu?

Gehien komeni zaizun osasun-asegurua duzu?

2 min.

Gehien komeni zaizun osasun-asegurua duzu?

“Aberastasun garrantzitsuena osasuna da”, idatzi zuen Ralph Waldo Emerson poetak. Antzeko zerbait uste zuen Thomas Carlyle idazle eskoziarrak –”osasuna duenak itxaropena du, eta itxaropena duenak dena du”–, eta, beharbada, garai guztietako medikurik ospetsuena izan zen Hipócrates greziarrak ere −”pertsona jakitun batek ondo jakin beharko luke giza bedeinkaziorik handiena osasuna dela”−.

Bat gatoz horiekin, eta horregatik, gaur horretaz hitz egin nahi dugu, osasunaz eta zuretzat eta zure familiarentzat prebentziorik handiena eta tratamendurik onenak bermatzeko moduari buruz, hain zuzen. Dakizun moduan, bulegoetan eta marka beraren pean finantza- eta aseguru-adituak elkartzen dituen banka-eredu bakarra gara. Horregatik, osasun-asegururik onena eskain diezazukegu.

Kirola egiten duzu? Familia handitu da edo hala egitea aurreikusten duzu? Prest egon nahi duzu gaixotasunak jasateko arriskuaren aurrean? Edozer gauza gertatuz gero estaldura medikorik onena izango duzula jakinda, lasai bidaiatu nahi duzu? Bigarren mediku baten iritzia jaso nahi duzu? Dermatologia, oftalmologia, odontologia edo podologiako aditurik onenak izan nahiko zenituzke? Errehabilitazio-saioak, tratamendu onkologikoak, hortzetako estaldura, sendagaietan gastatutako dirua itzultzeko farmazia-estaldura... Osasun-aseguru handi batek hori guztia eskain diezazuke.

Ezagutzen al duzu Sanitas Más Salud Plus, gure osasun-asegurua?

Sanitas Más Salud Plus osasun-laguntzaren inguruko produktu bat da, estaldurarik osoena, kalitaterik onena eta Sanitasek nazio mailan duen mediku-taldea erabiltzeko aukera eskaintzen duena. Horrez gain, asegurua estaldura gehigarriekin osatzeko aukera eskaintzen du.
  • Lehen mailako medikuntza: medikuntza orokorra, pediatria, OLT, larrialdi-zerbitzuak.
  • Medikuntzako espezialitate guztiak: pediatria, oftalmologia, ginekologia, dermatologia eta abar.
  • Proba diagnostikoak: analisi klinikoak, ekografiak, erradiografiak eta abar.
  • Metodo terapeutikoak: errehabilitazio-saioak, tratamendu onkologikoak eta abar.
  • Ospitaleratzea behar duten nahiz ospitaleratzea eragiten ez duten ebakuntza kirurgikoak.
  • Hortzetako estaldura: Sanitas Dental 21 produktuaren barnean dago eta gure hortz-sareko zentro eta odontologo guztiak erabiltzeko aukera eskaintzen du. Estaldurak 30 zerbitzu baino gehiago eta % 21eko beherapena eskaintzen ditu tratamendu odontologikoetan.
  • Estaldura berrien artean, 6 podologia-saio eta atzerriko larrialdi-zerbitzua gehitu ditugu (12.000 euroraino urtean).
  • Eta hori ez da guztia, esteka honetan kontsulta ditzakezun estaldura gehigarriak baititugu, hala nola, sendagaietan gastatutakoa itzultzeko estaldura, aldi baterako ezintasunaren estaldura, gure katalogotik kanpoko espezialista-gastuak itzultzeko estaldura... eta askoz gehiago.
Xehetasun gehiago nahi badituzu edo aurrekontu bat nahi baduzu, eskatu hitzordua gure bulegoetako batean, edo nahiago baduzu, erabili gure web-orriko dei-zerbitzua. Deitu 901 100 200 telefono-zenbakira edo guk deituko dizugu, doan.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Online bankua Inbertsio estrategiak