Zergatik dituzte euskal familiek batez bestekoak baino etxebizitza-aseguru gehiago?

Zergatik dituzte euskal familiek batez bestekoak baino etxebizitza-aseguru gehiago?

3 min.

Zergatik dituzte euskal familiek batez bestekoak baino etxebizitza-aseguru gehiago?

Aseguruen sektoreko estatistikek beti eskaintzen dute informazio interesgarria bizi garen gizartea aztertzeko eta, LABORAL Kutxaren kasuan, gizarteari zerbitzu hobeak eta erabilgarriagoak emateko. Eskaintzen dituzten datuen artean, etxebizitza-aseguruen kopuruari jarriko diogu gaur arreta, desberdintasuna esanguratsua baita euskal familien eta beste autonomia-erkidego batzuetako familien artean. Eta, hori guztia, duela 30 urte baino gehiago gertatu zen gertakari historiko baten eraginez.

10 puntutik gorako aldea batez bestekoarekin alderatuta

Datua argia bezain esanguratsua da. Estatistiken arabera, Estatu Espainolean familia guztien % 74,6k dute etxebizitza aseguratuta. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, ehunekoa % 88,6koa da. 10 puntutik gorako desberdintasun hori hondamendi natural batek eragin zuen, herrialdearen aseguru-kontzientzia aldatu baitzuen zenbait hamarkadatarako.

Dena goitik behera aldatu zuten uholdeak

Bizi izan zutenek ez dute inoiz ahaztuko eguna. 1983ko abuztuaren 26an, Euskal Herriko dozenaka herrik uda euritsu baten eta zorigaiztoko “tanta hotzaren” ondorioak jasan zituzten. Egun bakar batean, Bizkaiko eta Gipuzkoako leku batzuetan 600 litro ur jaso zituzten metro karratuko. 34 pertsona hil ziren eta 105 herri gune katastrofiko aitortu zituzten; orduan, 200.000 milioi pezetatan zenbatu zituzten kalte materialak, 1.200 milioi euro inguruan, alegia.

Bilbon, Zazpi Kaleek eta Areatzak irudi hunkigarriak utzi zituzten historiarako, besteak beste, Ipar Kutxaren eta Caja Laboral-Euskadiko Kutxaren bulegoak urpean. Garai hartan 2 erakunde desberdin ziren; baina, urte batzuk geroago, beren ibilbideak gurutzatu egin ziren berriz, baldintza onuragarriagoetan oraingoak, gaur egungo LABORAL Kutxa sortu baitzuten.

Uholdeen ondorengo egunak ez ziren izan batere errazak. Errepide asko ibilezin eta zubi asko guztiz suntsituta geratu ziren. Milaka pertsona urik, telefonorik eta elektrizitaterik gabe geratu ziren 2 egunez. Segurtasun-indarrez eta administrazioaren ahaleginaz gain, gizarte osoak mobilizatu behar izan zuen, norberaren borondatez, erreskate- eta garbiketa-lanetarako. Horrela, 30 urtetan berriz errepikatu ez den muturreko egoera bati aurre egin behar izan zion aseguruen sektoreak.

Aseguruen Konpentsazio Partzuergoaren esku-hartzea

Hondamendi natural bat gertatzen den bakoitzean, Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak funtsezko eginkizuna betetzen du, bere gain hartzen baititu kaltetutako ondasunak (kotxeak, negozioak nahiz etxebizitzak) aseguratuta dituzten pertsona guztien kalte-ordainak. Uholde historiko haien ondorioz, erakundeak 24.000 erreklamazio baino gehiago jaso eta 800 milioi euro inguru bideratu behar izan zituen, gaur egunera arte berriz errepikatu ez den kopurua.

Epe luzerako ondorioak

Hondamendi natural bat ez da gertakari traumatiko bat bakarrik. Hondamendiaren ondorengo egunak zailak izaten dira eta, kasurik onenean, berreraikuntzara bideratutako urteak izaten dira. Bilboko Hirigune Historikoak hamarkada bat inguru behar izan zuen guztiz birgaitzeko, eta mota guztietako azpiegiturak sendotzeko eta modernizatzeko lanak egin behar izan ziren, zubiak eta errepideak adibidez, eta ibai-ibilguetarako errefortzuak nahiz kanalizazioen hobekuntzak ere egin ziren.

Administrazioek ez ezik, familiek ere gertatutakora egokitu behar izan zuten, eta etorkizunera begira hobeto babestea erabaki zuten. Euskaldunon aseguru-kontzientziak nabarmen egin zuen gora eta hala jarraitu du gaur egunera arte, beren etxebizitza aseguratuta duten euskal familien batez bestekoa Estatuko gainerakoena baino % 12 handiagoa baita. Izualdia igaro da, baina haren ondorengo gizartea gehiago arduratzen du etorkizunak. Gainera, oso kontziente da arriskuak gerta daitezkeela eta ondo aseguratuta egotea komeni dela.

Jakin nahi duzu zenbat kostatuko litzaizukeen zure etxebizitzaren asegurua LABORAL Kutxarekin egitea?

Egin momentu batean eta inolako konpromisorik gabe, gure online kalkulagailuarekin. Zure etxebizitzak zenbat metro karratu dituen eta zein posta-kodetan dagoen bakarrik adierazi behar diguzu. Horrekin, online kontratatu ahal izango duzun eskaintza bat jasoko duzu, eta, jakina, gure bulegoetara jo ahal izango duzu informazio gehiago eskatzera eta zure etxebizitzara gehien egokitzen den modalitatea aukeratzera.

Gogoratu LABORAL Kutxan, aseguruak saltzeaz gain, gure bezeroentzat bereziki pentsatutako produktuak egiteko bankaseguru-eredu bat dugula. Banka egiteko beste modu batean sinesten dugu, eta egunez egun lan egiten dugu hori posible egiteko.

Kalkulatu tarifa Optima On asegurua


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Online bankua Inbertsio estrategiak