Ezagutu zure enpresan Big datatik data Analytics-era ez igarotzearen arriskuak

Ezagutu zure enpresan Big datatik data Analytics-era ez igarotzearen arriskuak

2 min.

Ezagutu zure enpresan Big datatik data Analytics-era ez igarotzearen arriskuak

Zure enpresa ez bada oraintxe bertan datuak biltzen eta aztertzen hasten, ahaztu zure negozioak izan ditzakeen abantaila hauez:

- Informazio desegituratua aztertzeko gai izatea merkatuaren joerak ezagutzeko data Analytics-ekin, baita ere aztertzen dira sare sozialetan argitaratzen diren argazkiak, bideoak eta testuak. YouTubera bideo-eran igotzen den edo Twitter-ean erakusten den informazioa oso baliagarria da merkatu erabat lehiakorrean kokatzeko. Horietan islatzen dira joerak, bezero potentzialen premiak, haien gustuak,…

- Zure bezeroek zergatik erosten duten jakitea eta erosketa uzteari aurre hartzea: Behavioral analytics Orain arte, Big data-rekin bagenekien bezeroek zer eta nola erosten zuten. Data science-k orain aukera ematen digu zergatik egiten duten jakiteko. Eta pertsona batek erosketa bertan behera uzteko arrazoia jakiteko eta egoera horri aurre hartzeko, lortu behar dugu bezeroa prozesuan sartzea, balioa sortzea, data sciencie-ren zati oso garrantzitsua baita.

- Stockak denbora errealean kudeatzea eta produktu bat saltzen duten edo ez duten saltokiak identifikatzea  Hori “Data Driven Decision Making” bezala ezagutzen da. Langileek enpresaren informazioan sartu eta unean bertan kudea badezakete, salmentak hobetzeko erabakiak har ditzakete: oso ondo saltzen den produktu-mota zehatz bat gehiagotan jartzea edo bezeroen premiak hobeto ezagutzea, eta, horrela, horiei aurre hartu ahal izatea. Amaitu dira departamentu iragazgaitzak eta bertikaltasuna; orain, informazioa zentzu guztietan dabil, eraginkorragoak izatearren.

Data Analytics-en etorkizuna

Datozen urteei begira, gehien eskatutako lanbide bat datuen analisian aditua izango da. Pertsona hori gai izango da joerak aurreikusteko, enpresaren erronkak identifikatzeko, eta, ondorioz, negozioaren ikuspegi estrategikoa ematen ahaleginduko da, konpainiaren funtzionatzeko modua aldatze aldera, eraginkortasun handiagoa izatearren.

Data science-ren azken aurrerapenak ezagutu nahi badituzu, martxoaren 30ean eta 31n, Londresen egin da Analytics Innovation Summit, "Advancing Insight Through Data Science" leloarekin; hau da, 25 hizlari baino gehiago aritu dira datuen zientziaren inguruan, eta, tartean, Magda Piatkowska, Telegraph Media Groupe-ko Head of Data Science edo Aki Matsushima, Direct Line-ko Lead Data Scientist egongo dira.


Zein da zure erreakzioa?