Gaztenpresak erronka egiten dizu
2021-05-17
Gaztenpresak erronka egiten dizu
Asko izan dira azken urtean kaltetutako sektoreak krisialdia dela eta. Testuinguru horretan, Euskadiko enpresak sortzeko eta ekintzailetza sustatzeko Euskadiko fundazio liderra den Gaztenpresak, erronka egin die Euskadin eta Nafarroan bizi diren pertsonei, negozio bat izan edo ez, beren alde ekintzailea ateratzeko.
Ideia argia da. Gaztenpresak erronka bat proposatzen du bere sare sozialetan negozio jakin bat berritzeko. #BerrituErronka-n parte hartzera animatzen diren pertsonek erronkari irtenbidea bilatu behar diote eta ideia berritzaileak eman, berritu ahal izateko.
Nola parte hartu?
Gehienez 3 minutuko bideo bat prestatu beharko duzu, zure proposamena zertan datzan kontatzeko, edo bestela, argazki bat igo, zure ideiaren azalpen labur batekin batera. Gainera, Gaztenpresa jarraitu beharko duzu sare sozialetan eta haren newsletterra harpidetu.
Aurkeztutako proposamen guztien artean, adituen epaimahai batek aukeratuko ditu bi ideia onenak. Hirugarrena, berriz, publikoak aukeratuko du, lehiaketaren webgunean bozkatuz. Hiru proposamen onenek 1.500 €-ko, 1.000 €-ko eta 500 €-ko diruzko sariak izango dituzte.
Informazio gehiago aurkituko duzu esteka honetan.
Zein da zure erreakzioa?