GIHak ezagutzen dituzu?
2018-06-12
GIHak ezagutzen dituzu?
LABORAL Kutxan jarduera ugari garatzen ditugu iraunkortasunaren eremuan. Esate baterako, ingurumen, gizarte, gobernu korporatibo eta sozialki arduratsua den inbertsio kontuetan proiektuak abian ditugu. Urtero, Erantzukizun Sozialeko Memorian (ESM), ekimen horiek guztiak biltzen ditugu. Era horretan, orain, Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH) lortzeko gure ekarpena erakutsi nahi dizugu.
NBEko Batzar Orokorrak 2015/09/25ean Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda onartu zuen, pertsonen, planetaren eta oparotasunaren aldeko ekintza-plana, bake unibertsala eta justiziarako sarrera indartzeko asmoa ere baduena.
2000 eta 2015 urte artean, Milurtekoko Garapen Helburuek (MGH) arrakasta izan zuten zenbait eremutan (pobrezia murriztea, hobekuntza osasunean eta hezkuntzan,…), baina helburuak ez dira berdin lortu. Aurrerapenak ez dira gertatu ingurumenaren arloko iraunkortasun-eremuan, espero zen ildoan; aitzitik, atzerapenak egon dira.
Milurtekoko Garapen Helburuek ez bezala, GHIek dei esplizitua egiten die enpresa guztiei garapen iraunkorraren erronkak konpontzen lagun dezaten. GHIak gobernu guztiek adostu dituzte, baina haien arrakasta, neurri handi batean, aktore guztien ekintzaren eta lankidetzaren baitan dago. Enpresek, era horretan, protagonista-papera hartzen dute Helburuak lortzeko eta irtenbidearen partaide izateko. Hemen duzu bideo bat, GIHak xehetasun handiagoekin ezagutu nahi badituzu:
Orain, Enpresa-mailako Erantzukizun Sozialeko Memoria (EES) egiten ari garela aprobetxatuta, LABORAL Kutxak 2017. urtean zehar burutu dituen ekintzak eta proiektuak aztertu ditugu; hots, Helburuak lortzen laguntzen dutenak.
Gure jarduera eta ezaugarriak medio, guretzat lehentasunezkoak diren 5 Helburutan garatutako ekimen nagusien laburpena prestatu dugu.
Zein da zure erreakzioa?