Jada izena eman dezakezu enplegua sortzeko inbertsio produktiboa sustatzeko INDARTU programan

Jada izena eman dezakezu enplegua sortzeko inbertsio produktiboa sustatzeko INDARTU programan

2 min.

Jada izena eman dezakezu enplegua sortzeko inbertsio produktiboa sustatzeko INDARTU programan

INDARTU Eusko Jaurlaritzak ateratako programa berria da, inbertsio industrialak eta Bizkaiko ezkerraldea eta Gipuzkoako Oiartzualdea bezalako zona ahuletan eta beste udalerri batzuetan enplegua sortzekoak bultzatzeko.

Zure enpresak aurten eta 2019an aktibo finkoetan inbertitzeko asmoa badu, inbertsio osoaren gainean %10eko diru-laguntza eskura dezakezu itzuli beharrik gabe, betiere, honako udalerri hauetako batean kokatuta egonez gero:

A. Oiartzualdea (Gipuzkoa)

Errenteria, Pasaia, Lezo, Oiartzun, Hondarribia, Irun eta Hernani.

B. Nerbioi Itsasadarra (Bizkaia)

Sestao, Ortuella, Trapagaran, Abanto, Muskiz, Zierbana, Portugalete, Santurtzi, Barakaldo, Alonsotegi eta Erandio.

C. BESTE UDALERRI BATZUK: Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren %20tik gorako langabezia-tasa dutenak:

- Bizkaia: Areatza, Arrigorriaga, Artzentales, Balmaseda, Basauri, Bermeo, Bilbo, Busturia, Elantxobe, Ermua, Gueñes, Izurtza, Karrantza, Lanestosa, Ondarroa, Sukarrieta, Turtzioz, Ugao-Miraballes, Urduña, Zalla eta Zaratamo.

- Gipuzkoa: Alegia, Berrobi, Ikaztegieta eta Soraluze-Placencia de las Armas.

- Araba: Artziniega, Asparrena, Berantevilla, Bastida, Lagran, Lantziego, Lantaron, Moreda, Oion, Okondo, Agurain, Ekora eta Zanbrana.

Laguntzak gehieneko muga bat izango dute, eta inola ere ezingo da izan 3.000.000,00 eurotik gorakoa enpresa bakoitzeko. Diruz lagundu daitezkeen gastuak honako hauek izango dira:

Aktibo finkoak erosteko inbertsioa, enpresaren aktiboan sartuko direnak:

  • Jabetza Industriala eta Patenteak.
  • Aplikazio informatikoak.
  • Lursailak eta ondasun naturalak.
  • Eraikuntzak.
  • Instalazio teknikoak.
  • Makineria.
  • Tresnak.
  • Bestelako instalazioak.
  • Informazio-prozesuetarako ekipoak
Erne, eskaera irailaren 28ra bitarte aurkez dezakezu. Eta nahiago izanez gero, LABORAL Kutxak eta Partners Global Funding-ek zure eskura jarriko dugu kontsulta egiteko inprimakia, zure konpainiak laguntza hauek eskuratzeko aukera izan dezakeen aztertu ahal izateko.

Guk lagundu nahi dizugu! Baina gogoratu irailaren 28ra bitarte eman dezakezula izena.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Finantza kudeaketa