
Jada izena eman dezakezu nekazaritzako elikagaien, arrantzaren eta akuikulturaren industriarako LEHIATU BERRIA Programan
2019-07-11
Jada izena eman dezakezu nekazaritzako elikagaien, arrantzaren eta akuikulturaren industriarako LEHIATU BERRIA Programan
Gaurtik hasi eta datorren uztailaren 26ra bitarte, jada eskura dago LEHIATU BERRIA laguntza-programa Euskadiko nekazaritzako eta elikadurako produktuak eta arrantzatik eta akuikulturatik eratorritako produktuak eraldatzeko eta komertzializatzeko.
LEHIATU BERRIA programan laguntza-lerro ezberdinak daude:
- Nekazaritzako produktuak eraldatzeko, komertzializatzeko edo garatzeko inbertsioak egiteko laguntzak.
- Basoko produktuak eraldatzera eta komertzializatzera bideratutako inbertsioak egiteko laguntzak.
- Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta komertzializatzeko inbertsioak egiteko laguntzak (aurreko Lehiatu Arrantza).
- Euskadiko nekazaritzako eta elikadurako industrietan inbertsioak egiteko laguntzak.
- Euskadin produkzio-establezimendua duten enpresak, nekazariak edo nekazarien elkarteak, nekazaritzako kooperatibak edo nekazaritzako elikagaien enpresak.
- Mikroenpresak, enpresa txikiak eta ertainak.
- Mikroenpresak, enpresa txikiak eta ertainak, arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzen edo komertzializatzen aritzen direnak.
- Mikroenpresak, enpresa txikiak eta ertainak.
- Diruz lagundu daitezkeen gastuen %40a
- Diruz lagundu daitezkeen gastuen %40a
- Diruz lagundu daitezkeen gastuen %50a
- Diruz lagundu daitezkeen gastuen %40a
- Ondasun higiezinak eraikitzea edo eskuratzea.
- Obra zibila gauzatzeko derrigorrezko zerbitzu-sari profesionalak.
- Makineria, instalazioak eta produkzio-lantegietako ekipamendua erostea.
- Hobetzeko prozesuetan, kalitatean eta ingurumen-inpaktuaren murrizketan inbertsioak egitea.
- Hardwarea, softwarea, merkataritza elektronikoa eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) ezartzea.
Bete ezazu LABORAL Kutxak eta Partners Global Fundingek zure eskura jartzen duten inprimaki labur hau, zure konpainiak aipatu diru-laguntza hauek edo beste batzuek eskuratzeko aukerarik baduen azter dezagun.
Guk deituko dizugu!
Zein da zure erreakzioa?