100 euro zozketatuko ditugu gure blogera harpidetzen diren pertsona guztien artean

100 euro zozketatuko ditugu gure blogera harpidetzen diren pertsona guztien artean

1 min.

100 euro zozketatuko ditugu gure blogera harpidetzen diren pertsona guztien artean

Olatz Urbina izan da irabazlea. Zorionak!
Hau irakurtzen ari bazara, gure bloga ezagutzen duzun seinale. Bertan, LABORAL Kutxaren berriak kontatzeaz gain, banka ulertzeko gure moduari buruz hitz egiten dizugu, zure ekonomia pertsonalerako edo profesionalerako finantza-gida erabilgarriak eskaintzen saiatzen gara, eta gure Azterketa Departamentuak egindako analisi ekonomikoak eskaintzen dizkizugu. Gainera, interesgarriak irudituko zaizkizun zozketak eta lehiaketak proposatzen dizkizugu, besteak beste. Hilero, kontzertuetarako eta ikuskizunetarako sarrerak irabaz ditzakezu, baita kirol-ekitaldietarako doako zenbakiak edo online dendetarako opari-bonuak ere.

Baina beharbada ez duzu jakingo, duela hilabete batzuetatik, zure posta elektronikotik ere goza dezakezula sareko esparru txiki horretaz. Harpidetza-sistema bat gaitu dugu argitaratzen ditugun informazio garrantzitsuenak posta elektronikoz jaso nahi dituzuen pertsonentzat, euskaraz −aukera hori hautatuz gero− nahiz gaztelaniaz.

Harpidetu zu ere buletinera eta irabazi 100 euro!

Harpidetu promozioan zure helbide elektronikoarekin eta, 15 egunez behin, blogeko albiste onenak jasoko dituzu zure sarrerako ontzian; gainera, 100 euroko txartel baten zozketan parte hartu ahal izango duzu. Txartel hori Gift4You dendan trukatu ahal izango duzu, moda, elektronika, teknologia edo bidaiak saltzen dituen marka onenetako online denda bat. Horretarako, helaraziko dizugun kodea txertatu beharko duzu gehien gustatzen zaizuna erosteko.

Gomendatu gure buletina eta areagotu irabazteko zure aukerak

Zozketa irabazteko aukera gehiago izan nahi dituzu? Oso erraza da. Gure buletinez goza dezakeen norbait ezagutzen duzula uste baduzu, partekatu horiekin promozioa, inskribatu ostean ikusiko dituzun partekatzeko botoiak erabiliz. Horiek ere blogera harpidetzen badira, zozketarako beste txartel bat emango dizugu. Eta nahi adina pertsonarekin parteka dezakezu!

Zer diozu? Parte hartu nahi duzu? Irabaziz gero, zurekin harremanetan jarriko gara irabazlea izan zarela jakinarazteko. Animatu eta parte hartu!


Zein da zure erreakzioa?