100 milioi euro ditugu ETEen berrikuntza finantzatzeko

100 milioi euro ditugu ETEen berrikuntza finantzatzeko

2 min.

100 milioi euro ditugu ETEen berrikuntza finantzatzeko

Berritu ezean ez duzu etorkizunik” post-ean aurreratzen bagenizun ere, atzo eman zen argitara Bilbon InnovFin bermeen akordioa, LABORAL Kutxa-k eta Europako Inbertsio Funtsak (EIF) sinaturikoa, ETE berritzaileek finantzaketa errazago lor dezaten.

Akordio berri horrek datozen bi urtetan LABORAL Kutxa-k finantza-soluzio onuragarriagoak eskaintzea ahalbidetuko du enpresa berritzaileentzako duen 100 milioi euroko zuzkidurari esker. Ekimen hori ez litzateke posible izango Inbertsio Estrategikoetarako Europako Funtsaren (EFSI) laguntzarik gabe, Europako Inbertsio-Planaren eragile nagusia.

Txomin García LABORAL Kutxa-ko lehendakariak enpresek aukera hori aprobetxatzearen garrantzia azpimarratu du; izan ere, “berrikuntza enpresari aplikatzeak lehiakortasun handiagoa dakar epe ertain eta luzera eta, horrek, era berean, aberastasun iraunkorraren sorrera”.

Gainera, finantzaketa lortzeko ez da ezinbestekoa izango ideiak edo proiektuak berritzaileak izatea, beti ere, enpresa bera hala bada. Zure enpresa berritzailea izango da irizpide batzuk betetzen baditu eta bost hauek dira garrantzitzuenak:

  1. Eskatutako finantzaketa produktuak, zerbitzuak edo prozesuak hobetzeko inbertitzen bada.
  2. Azken 36 hilabetetan, ikerketa eta berrikuntza bultzatzeko eskualdeko, nazioko nahiz Europako programa ofizialetatik diru-laguntzak, maileguak edo bermeak jaso izana.
  3. Azken 36 hilabetetan, eskualdeko, nazioko nahiz Europako erakunde ofizialen batek enpresa berritzaile izendatu izana.
  4. Azken 36 hilabetetan, I+G+b-n, gutxienez, guztira, ustiaketa-gastuen %10a inbertitu izana.
  5. Azken 24 hilabetetan, gutxienez, eskubide teknologiko bat erregistratu izana.

Zer-nolako finantzaketa eska dezakezu?

  • Produktuak: maileguak, kreditu-kontuak eta leasing-a.
  • Zenbatekoak: 25.000 eurotik 7,5 milioi eurora artekoa.
  • Hartzaileak: enpresa txiki eta ertain (ETE) berritzaileak eta kapitalizazio ertaineko enpresa txiki berritzaileak (499 langilera bitarteko small mid-cap-ak).
  • Epea: 10 urtera artekoak.
  • Bermeak: berme gehigarririk gabe.

Akordioa InnovFin SME Guarantee Facility programaren baitan sartzen da, Europako Batzordeak eta BEI taldeak Horizon 2020 Programaren baitan abiarazitako ekimena, enpresa berritzaileek finantzaketa errazago eskura dezaten.

Hemen aurki dezakezu InnovFin akordioari buruzko informazio guztia:

  Berritzen ez baduzu hilda zaude LABORAL Kutxa-n argi dugu. Lehiakorrak diren enpresek soilik bizirauten dute. Zure enpresa berritzailea den dakizu? Test txiki honi erantzun eta jakingo duzu.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

ETE berritzaileak