12 hilabete. 12 balio. Euskadiko 12 bazter

12 hilabete. 12 balio. Euskadiko 12 bazter

2 min.

12 hilabete. 12 balio. Euskadiko 12 bazter

...eta egun asko dena prestatzen: egoerak pentsatzen eta lekuak, pertsonak, enkoadraketak, argiak, jantziak eta abar aukeratzen, azkenean, ia atsedenik gabeko 2 egun luzetan, Euskadi osoa zeharkatu eta LABORAL Kutxaren 2019ko egutegiko argazkiak egiteko.

Gure lurraldekoak dira den-denak. Izan ere, zureganako eta bizi garen lurrarekiko hurbiltasuna da gure entitatearen ezaugarrietako bat.

Leku ezagun eta erakargarriak erakutsi nahi izan ditugu, gure paisaia eder eta aberatsa nabarmentzeko. Esaterako, Zumaiako hondartza eta flyscha, eta Sopelako Barinatxe hondartzako azken eguzki-izpiak aurkituko dituzu egutegian.

Baina baita, halabeharrez, euripean ateratako argazkiak ere. Izan ere, kanpoko produkzio guztietan funtsezko eragilea da eguraldia, eta, Euskadin egonik, ongi baino hobeto genekien oraingoan ere nonbait harrapatuko gintuela.

Esate baterako, Pasai Donibaneko traineruaren argazkia ateratzeko txalupa batean sartu ginenean, izugarrizko zaparradak harrapatu gintuen; baina, horri esker, arraunlarien ahaleginik handieneko uneak jaso ahal izan genituen iruditan. Traineruaren atzetik joan ginen portuko sarbiderantz, eta itsasadarretik itsasora irten ginen. Haizeak bota gintuen uretara ia. Halere, taldean eta ilusio handiz lan egiten denean, gainditu egiten da edozein eragozpen.

Eta, horrela, banan-banan, 12 argazki egin ditugu, pasioz, maitasunez, gogo handiz eta profesionaltasunez. 12 argazki horien ondoan, gure ustez zurekin partekatzen ditugun 12 balio jaso ditugu egutegian: konfiantza, hurbiltasuna, lankidetza, elkartasuna.... Balio bat hil bakoitzeko. Eta irudi bat balio bakoitzeko. Hartara, egunero jaiki eta egutegira hurbiltzen zarenean, argazki iradokitzaile bat ikusiko duzu balio baten ondoan, eta erakutsiko dizu badela beste modu bat gauzak egiteko, bizitzeko..., eta egun berria beste modu batean hasten lagunduko dizu.

Horrelakoxea da LABORAL Kutxaren egutegi berria. Zure bulegoan eskuratu ahal izango duzu, 2 formatutan: hormakoa eta mahaigainekoa. Animatu, jaso zure egutegia eta, urteko 365 egunetan, gogoratu beti dagoela beste modu bat.


Zein da zure erreakzioa?