1G, 2G, 3G, 4G, Zer gertatuko da 5G iristean?

1G, 2G, 3G, 4G, Zer gertatuko da 5G iristean?

2 min.

1G, 2G, 3G, 4G, Zer gertatuko da 5G iristean?

Shanghain egin berri da Mobile World Congress Biltzarra, eta 5G iristen denerako iragarpen hauek egin ditu:

Internetera mila milioika konexio egiteko aukera emango du orain arte ezagutu ez dugun abiaduran.

Deskargatzeko 7.5 Gbps-ko abiadurara iritsi daitekeela kalkulatzen da. Hori ez da gertatuko gutxienez 2020. urtera arte, egun 4G zabaltzen ari baita. Erresuma Batuan eta Korean ari dira gehien ikertzen 5G-ren inguruan.

Gainera, konexioaren kalitatea hobetuko da, bideokonferentzietan ia ez da atzerapenik izango, sareko kargak murriztuko dira,… Kontuan izan behar da 2035ean segur aski arropak eta etxetresna elektrikoak ere sarera konektatuta egongo direla informazioa trukatzeko; beraz, 5G-ren etorrerak onura handiak ekarriko ditu.

Produktu berriak sortuko dira, big dataren datuak aztertu ahal izateko.

Interkonektatuta dagoen munduan, saretik ateratzen diren milioika datu ondo aztertzeko moduko produktuak garatu beharko dira, erabiltzailearentzat onuragarria izango den informazio baliagarri bihurtzeko.

- Milioika enplegu sortzeko aukera emango du.

Hemendik 2035. urtera, soilik Asiaren ekialdean 12 milioi enplegu sortuko direla kalkulatzen da.

- Automobil-industria goitik behera aldatuko du.

Duela gutxi aurkeztu da Qualcomm-ek Txinako Geely enpresarekin batera fabrikatutako lehen txipa, ibilgailu batzuk beste batzuekin edota bide-azpiegiturarekin konektatzeko. Ibilgailua hiperkonektatuta egongo da, eta errepide-egoerari, trafiko-mozketei eta abarri buruzko informazioa jasoko du.

- Bankaren sektorea aldatuko du.

Internet pisu handia izaten ari da bankaren sektorean, batik bat garapen-bidean dauden herrialdeetan. Kenian, bankuek ia ez dute penetraziorik eta jende gutxik du banku-kontu bat, baina smarphone bidez kudeatutako diru elektronikoa gaur-gaurkoa da. Fintech-en garapenak aldaketa handiak ekarriko ditu sektorera.

4. industria-iraultza bultzatuko du.

4.0 Industria batez ere big datan oinarrituko da. Makinek datuak aztertzeaz gain, erabakiak hartuko dituzte, eta hori Adimen Artifiziala bezala ezagutzen duguna izango da. Datu ugari jasoko direnez, 5G ezartzea beharrezkoa izango da.


Zein da zure erreakzioa?