2017. urtean gogortu egin da Ogasunari ordainketak zatikatzea edo atzeratzea
2017-02-16
2017. urtean gogortu egin da Ogasunari ordainketak zatikatzea edo atzeratzea
Tributuen Lege Orokorrean egindako aldaketen arabera, 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera gogortu egin dira Ogasunari ordainketak zatikatzea edo atzeratzea. Ondorioz, ezingo dira ondorengoak atzeratu edota zatikatu:
- Atxikipenak eta kontura egindako sarrerak, enpresari edo profesional batek eginak.
- Legez jasanarazi beharreko tributuetatik eratorriak.
- Sozietateen gaineko Zergaren ordainketa zatikatuak.
- Errekurtsoa edo erreklamazioa galtzetik eratorriak (bide ekonomiko-administratiboan edo administrazioarekiko auzian), prozesua izapidetzerakoan egikaritzea eten bada.
Aldaketa horiek ez dute eraginik izango 2017ko urtarrilaren 1a baino lehen eskatutako atzeratze edo zatikatzeetarako, amaitu arte aurreko araudiaren mende egongo baitira.
Legean egindako aldaketak autonomoei Ogasunari egin beharreko ordainketa errazteko
Legeak batez ere autonomoak kaltetzen ditu, batzuetan BEZa ordaindu beharko baitute kobratu gabe. Beraz, Autonomoen Elkarteen Federazioak (ATA) Ogasunarekin hainbat bilera egin ondoren, Zerga Administrazioko Estatu Agentziak lege berriaren baldintzak arindu ditu. Ondorioz,
- Autonomoek eta eteek 30.000 euroko edo gutxiagoko zorra badute eta atzeratu edo zatikatu nahi badute, ez dute bermerik beharko. Horiek Zerga Agentziaren plataforma informatikoaren bidez izapidetuko dira.
- Autonomoek 12 hilabete izango dituzte likidatzeko eta eteek sei.
- 30.000 eurotik gorako zorrak atzeratu ahal izango dira, jarriko den bermearen arabera.
- Epea gehienez 36 hilabetekoa izango da.
- Zorrak BEZ bidezkoak badira, kobratu gabe daudela ziurtatu beharko da.
- Autonomoek luzatu ahal izango dituzte BEZaren kuotak eta PFEZen kuota eta ordainketa zatikatuak.
- Eteek atzeratu ahal izango dituzte BEZaren kuotak eta sozietateen gaineko zergaren kuotak.
Zein da zure erreakzioa?