2022rako finantzaketa-alternatiba onenak

2022rako finantzaketa-alternatiba onenak

2 min.

2022rako finantzaketa-alternatiba onenak

2021eko ekainean onartu zen estatuko gobernuak landutako suspertze-plana, eta, horrekin batera, Europar Batasuneko Suspertze Funtseko 19.000 milioi euro ematea; hori horrela, tarteka desbloketatuko da kopuru hori sei hilabetean behin, betiere Europako Batzordeak adostutako mugarri eta helburu jakin batzuk betetzen direla frogatzen bada. 2021eko abenduan, 10.000 milioi euroko lehen despoltsapena baimendu zuen Europako Batzordeak, eta suspertze-planean definitutako lehenengo 52 mugarriak betetzeari lotuta zegoen kopuru hori. 2022rako, Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planak 26,9 milioi euro inguruko aurrekontu bat du definitutako inbertsioak egikaritzeko.

Europako finantzaketa-tresna berri hau 2021-2027 tarterako martxan jartzeak horizonte berri bat marrazten du estatu kideentzat COVIDaren krisiaren ondoren. Aldi berean, bide berriak zabaltzen ditu estatu horietako enpresen susperraldia eta eraldaketa ekonomikoa bultzatzeko. Europako funts horiek guztira 140.000 milioi euro emango dizkiote estatu espainolari, eta honela banatuko da kopuru hori:

  • 70.500 milioi euro mailegu-lineetara bideratuko dira.
  • 69.500 milioi euro dirulaguntzetara bideratuko dira.
Testuinguru horretan, 2022. urtea hazkunde ekonomikorako eta enpresa-inbertsiorako urte ona izan daiteke, itxura denez. Enpresak aukera paregabe baten aurrean daude beren proiektuak garatzea eta finantzatzea ahalbidetuko dieten laguntzak eta dirulaguntzak lortzeko.

Nola lortu ditzake enpresa batek funts horiek?

Bere funtzioaren eta ezaugarrien arabera, zenbait laguntza lortu ditzake enpresa batek Next Generation EU Funtsen esparruan: zuzeneko dirulaguntzak, itzuli beharrik gabekoak, jenerotan edo finantzaketa itzulgarria. Laguntzak lortzeko bere baldintza partikularrak, bere epeak, esleitutako bere zenbatekoak eta abar ditu haietako bakoitzak. Une honetan, irekitako edo dagokien oinarri-ordena argitaratuta duten 130 deialdi baino gehiago daude. Zenbaitetan laguntza horiek sektore-izaera argia dute, baina beste kasu batzuetan, zeharkakoagoak eta unibertsalagoak dira, sektore bat baino gehiagoko enpresak edo erakundeak barnean hartuz, honako adibide hauen kasuan bezala:
  • Energia-autohornikuntzako laguntzen programa
  • Moves III eta Moves Flotas
  • Digital Kit, 2022ko lehenengo hiruhilekoan irekiko dena.
  • Activa Startup programa
  • I+G+B misioak programa, eta hori ere 2022ko lehenengo hiruhilekorako irekitzea aurreikusten da.
NGEU funtsen esparruan enpresei eta beste erakunde batzuei informazioa errazteko, Laboral Next zerbitzua abiarazi du Laboral Kutxak. Honako aukera hauek ahalbidetzen ditu zerbitzuak:
  1. Negozio mota bakoitzari hobekien egokitzen zaizkion laguntza-deialdiak Laboral Next zerbitzuaren webgune-laguntzailearen bidez
  2. Hautagarritasun-azterketa egiteko eskatzea proiektu bakoitza eskuragarri dauden deialdien arabera ebaluatzeko, eta funts horien finantzaketa lortu ote dezaketen ezartzea.
  3. Beren premien arabera, aholkularitza adituko zerbitzu bat kontratatu dezakete enpresek laguntza-eskaera izapidetzeko zein ondoren proiektua egikaritzeko eta justifikatzeko.
  4. Azkenik, enpresa horiek banku-finantzaketa lortu dezakete jaso beharreko laguntzak aurreratzeko zein inbertsioa bere osotasunean elkarrekin finantzatzeko edo bakarrik finantzatzeko. Laboral Kutxaren laguntzarekin, mailegu libreez gain, honako finantzaketa-soluzio hauek lortu ahalko dituzte enpresek:

Ico inbertsioa, ICOren abala izateak dakarren abantailarekin.

Ekintzailetza eta industria-hazkundea % 0an: enpresak programan ezarritako baldintzak betetzen baditu.

EIF gizarte-ekonomia: enpresak edo proiektuak helburutzat gizarte-ekonomian inbertitzea badu.

Horregatik guztiagatik, 2022. urteak giro egokia dakar berarekin enpresen bilakaerarako eta hazkunderako. Funts horiek nola lortu ditzakezun jakiteko informazio gehiago behar baduzu, sartu Laboral Next zerbitzuan edo jarri harremanetan LABORAL Kutxako zure gestorearekin.

 


Zein da zure erreakzioa?