5 sarrera zozketatzen ditugu Barañaingo Rock&Rock Ziklorako

5 sarrera zozketatzen ditugu Barañaingo Rock&Rock Ziklorako

2 min.

5 sarrera zozketatzen ditugu Barañaingo Rock&Rock Ziklorako

Zer egin behar duzu otsailaren 14an? San Valentin egunerako planen bat beharbada? Eta martxoaren 14an? Libre zaude? Eta apirileko egun berean? Hiru gau horietan, Barañaingo Auditorioak Rock&Rock Zikloko kontzertu bat eskainiko du, eta LABORAL Kutxan horietako bakoitzerako 5 sarrera zozketatzen ditugu.

Horretarako, inprimakiko datuak bete behar dituzu, eta irabazle izanez gero, plan bikain bat lortuko duzu doan: musika ona zuzenean. Gainera, joan egin nahi baduzu baina lehiaketan zorterik izan ez baduzu, % 15eko deskontua eskainiko dizugu, sarrera ordaintzeko gure txartel bat erabiltzen baduzu.

[gform form='https://docs.google.com/forms/d/1yEsykx8LPQSGrWfVwxNgtY2TjPq_N1Op2ULrYC4NYxY/viewform']Omenezko bandak edo rock eta musika klasikoaren arteko nahasketa?

Rock & Rock Zikloak biak eskaintzen dizkizu. Otsailaren 14an Pink Tones taldeak joko du, Pink Floyd taldeari omenaldia egiten dion banda bat. Izan ere, karakterizazio eta mozorro hutsetik harantzago joatea da haren helburua, Britainia Handiko rock-banda mitikoaren jarraitzaileei sekulako soinu-kalitatea eta inplikazio emozional handia eskainiz.  3 orduko ikuskizun horri buruzko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen.

Martxoaren 14ko hurrengo kontzertuaren bitartez ere beste omenezko banda bat etorriko da Barañainera.  Brothers in Band da, Dire Straits taldeak 1978 eta 1991. urteen artean konposatutako arrakastak interpretatzen dituzten bederatzi musikoz osaturiko talde bat.

Azkenik, apirilaren 14an Rock Classical Trio taldeak joko du, Joaquín Taboada musikari nafarra buru duen eta rock eta musika klasikoaren arteko nahasketaren aldeko apustua egiten duen talde bat.

Zer diozu? Animatzen zara doako plan bikain honetara parte hartzera?


Zein da zure erreakzioa?