
9 milioi euro enpresek beren industria-makineria berritu dezaten
2017-08-09
9 milioi euro enpresek beren industria-makineria berritu dezaten
Eusko Jaurlaritzak epea ireki du Industria Makinako Renove Programaren laguntzak eskatzeko; aurten, aurreko edizioetan baino milioi bat euro gehiago izango ditu. Laguntza eskatu nahi baduzu, egizu ahalik eta azkarren, epea programarako jarritako aurrekontu-partida amaitzean amaituko baita.
Renove Programaz balia daitezkeen makinak
- Lehengaien eta produktu erdieginen eraldaketa.
- Produktuen eta materialen ontziratzea eta enbalajea.
- Osagaien mihiztadura.
- Metrologia.
- Produkzio-prozesuetako maneiatze automatikoa.
Laguntza-programaren baldintzak
- Makina gutxienez 70.000 euroren truke erosi behar da (BEZ sartu gabe).
- Erosketa-kontzeptuan egiaztatutako gastuaren 15a diruz laguntzen da.
- Erositako makina bakoitzeko gehienez 70.000 euro eta gehienez 100.000 euro enpresa bakoitzeko. Renove Programa eskatzeko epea
Ekainaren 30etik urriaren 31ra edo aurrekontua agortu arte. Azken hiru urteetan Renove Programaz baliatu diren enpresak
Industria Makinako Renove Programa Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Azpiegituren Sailak sustatzen du eta SPRI Taldeak kudeatzen du
Zein da zure erreakzioa?