Confirming: hornitzaileei ordainketak atzeratzeko zerbitzu eraginkorra

Confirming: hornitzaileei ordainketak atzeratzeko zerbitzu eraginkorra

1 min.

Confirming: hornitzaileei ordainketak atzeratzeko zerbitzu eraginkorra

Confirming ordainketak kudeatzeko zerbitzua da, eta horiek hornitzaileei atzeratzeko aukera ematen du edota fakturak baliozkotzeko prozesu azkarra. Zerbitzua 90eko hamarkadan sortu zen Espainian, eta mundu osora zabaldu da. Era guztietako enpresek erabiltzen dute, denbora eta dirua aurrezteko aukera ematen baitu enpresari baliorik ematen ez dioten zereginetan.

Nola funtzionatzen du Confirming delakoak?

LABORAL Kutxan hornitzaileen eskura jartzen dugu fakturak aurreratzeko zerbitzua; horrela, hornitzaileei ordaintzeko sistema bezala Kutxa Confirming erabiltzen duten bezeroek kobrantzak modu eraginkorrean kudeatzeko aukera ematen du. Horrela, fakturen aurrerakinak arin eta erraz izapidetzen dira, horretarako kreditu-izapiderik behar ez izateagatik. Aurrerakinarekin berehala kobratzen da, eta Internet bidez egin daiteke. Bi modalitate daude:

  • Aurrerakin automatikoa: aurrerakinak automatikoki egiten dira fakturak Laboral Kutxari ordaindu zaizkiola egiaztatzen den unean.
  • Aurrerakin zehatza: aurrerakinak hornitzaileak eskatutako unean egiten dira. Horretarako, hornitzaileak kredituak lagatzeko kontratua sinatu behar du aurrerakin bat eskatzen duen bakoitzean, eta, bertan, zein faktura eta zein egunetan aurreratu adieraziko du.

Bezero batek Confirming bidez ordaintzeko aukera eskaintzen badizu, horrek esan nahi du finantza-erakunde batek modu positiboan baloratu duela eta, beraz, ordaintzeko duen gaitasuna ona dela.

Confirming sistemaren abantailak:  

  • Aurrerakinek ez dute banku-arriskua kontsumitzen.
  • Ez ordaintzearen arriskua kentzen du aurrerapenaren kasuan.
  • Kobratzeko atzerapenak saihesten ditu.
  • Zure enpresari baliorik ematen ez dioten zeregin guztiak kentzen ditu; hots, gertaerekin loturikoak (efektuak esleitzea, ordainagirien helbideratzea, txekeak, ordainagiriak galtzea,…); era horretan, zure enpresa balio handiagoko zereginetan oinarritzen da.


Zein da zure erreakzioa?