Adi! Datuak babestearen inguruko erregelamendu berrira egokitzeko epea maiatzaren 25ean amaitzen da enpresentzat

Adi! Datuak babestearen inguruko erregelamendu berrira egokitzeko epea maiatzaren 25ean amaitzen da enpresentzat

2 min.

Adi! Datuak babestearen inguruko erregelamendu berrira egokitzeko epea maiatzaren 25ean amaitzen da enpresentzat

Oraindik ez zara egokitu datuak babestearen inguruko araudi berrira? Ez utzi azken egunera arte; DBEO denek bete beharrekoa da.

Zure enpresak datuak babestearen inguruko erregelamendu berria bete behar du?

Zure enpresan Europar Batasuneko herritarren datu pertsonalak erabiltzen badituzu, Datuak Babesteko Lege berria bete behar duzu. Halaber, Lege hori bete behar duzu datuen tratamenduaren arduraduna bazara, nahiz eta EBn ezarri gabe egon, baldin eta informazio pertsonala biltzen baduzu Batasuneko herritarrei zuzendutako ondasunen eskaintzak edo zerbitzuak medio.

Datuak babesteko erregelamendu berria betetzeko egin beharreko aldaketa nagusiak

Argi eta garbi zehaztu datuak zein helbururako eskatzen dituzun.

- Helbururako beharrezkoak diren datuak soilik bildu.

- Bezeroaren esanbidezko adostasuna lortu.

Ez ezarri aurrez markatutako laukirik.

- Zure lehiakideei eman datuak formatu irisgarrian: eramangarritasun-eskubidea.

- Datuak eskatzeko erabilitako helburua amaitzean, datuak ezabatzeko protokoloa ezarri: ahaztua izateko eskubidea. Datuak suntsitzen dituen enpresaren bat baduzu, modu egokian suntsitzen dituela egiaztatu beharko duzu.

Zorrotz kontrolatu datuak nori uzten dizkiozun. Araudia betetzen dutela egiaztatu (aholkularitzak, konponketa-enpresak, sinadura informatikoak,…).

- Hartu Datuak Babesteko Delegatua (DBD), zure enpresak eskala handiko datuak erabiltzen baditu (batik bat sexu-orientazioari, osasunari edo erlijio-konbikzioei buruzko informazioa erabiltzen baduzu). DBDeak datuen tratamenduari aplikatzeko segurtasun-neurriak planifikatuko ditu.

- Zure enpresak datu pertsonalen inguruan burutzen dituen tratamendu guztien barne-erregistroa egin, enpresak 250 langile baino gehiago dituenean edo kondena penalak eta eskubide eta askatasunetarako, osasunerako, erlijiorako edo jatorri etikorako arriskua dakarten datuak erabili ohi direnean.

Ez erregistratu fitxategian dagokion Kontrol Autoritatearen aurrean. Jada ez da beharrezkoa hori egitea.

20 milioi eurora bitarteko isunak arau-hauste oso larriengatik

Arau-hauste oso larriak egiten badituzu, erregelamendu berriarekin 20 milioi eurora bitarte edo fakturazioaren %4a ordaintzera iritsi zaitezke. Aurretik, gehieneko zenbatekoa 600.000 eurokoa zen. Eta gogoratu 72 ordu dituzula Datuak Babesteko Agentziari edozein segurtasun-gorabeheraren berri emateko, datu pertsonalen ihesa gertatuz gero. Datu horiek sentiberak badira edo kaltetuentzat ondorio larrikoak, haiei ere jakinarazi beharko diezu.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Finantza kudeaketa