Administrazioak betoa jar diezaieke hornitzaileei ordaintzen atzeratutako enpresei

Administrazioak betoa jar diezaieke hornitzaileei ordaintzen atzeratutako enpresei

2 min.

Administrazioak betoa jar diezaieke hornitzaileei ordaintzen atzeratutako enpresei

Berankortasunak batez ere eteei eta autonomoei eragiten die. Horietako batzuek berankortasuna medio negozioa ixtera iritsi daitezke. Hori dela-eta, gobernuak lege bat onartu zuen arazoa eteteko asmoarekin. Legea indarrean sartu zenetik, hornitzaileei ordaindu beharrekoa atzeratzen duten enpresei betoa jarriko zaie administrazioarekin lan egiteko.

Langile Autonomoen Elkartearen Federazio Nazionalaren (LAE) datuen arabera,  enpresa batzuek administraziotik 30 egunera kobratzen dute, eta hornitzaileei ordaintzen 5 hilabete igarotzen dituzte. Gainera, ordainketa gehien atzeratzen dutenak enpresa handiak dira. 250 eta 1.000 langile arteko konpainiekin negozioak egiten dituztenean, berankortasuna 118 egunetara iristen da; aldiz, autonomoen eta 10 langiletik beherako enpresen arteko transakzioak 2 hilabetekoak izaten dira gutxi gorabehera. Era horretan, neurriari esker, gobernua ahalegindu da eteak eta autonomoak okerren atera ez daitezen.

Herri Administrazioen batez besteko epea ordainketarako

Hala ere, zenbait administrazio publikok beren araudia bete gabe jarraitzen dute. Ogasun Ministerioak eskainitako azken datuen arabera (2015eko azaroa), administrazio zentralak batez beste 15 eguneko epean egin zuen ordainketa, eskualdeko administrazioak 61 eguneko epean eta toki-administrazioak 49 eguneko epean. Azken bi horiek berankortasun-legeak ezarritako epea gainditzen dute (gehienez 30 egun). Dena den, datu horiek 2014koekin alderatzen baditugu, bilakaera positiboa izan dela esan dezakegu.

B2B-ko ordainketa-epeen gaineko azterketa (2015eko urtarrilean argitaratua) kontuan hartuta, Herri Administrazioen kasuan, batez besteko epea 144 egunekoa zen. Gaur egun, administrazio guztien eta 2015eko hilabete guztien (abendua izan ezik) batez bestekoa ateratzen badugu, datuen arabera batez besteko epea 93 egunera iristen da. Komunitateei dagokienez, Nafarroa, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Kanariak dira  ondoen ordaintzen dutenak, likidazioaren batez besteko denboraldiaren oso azpitik aurkitzen baitira.

Kobrantzak kudeatzeko konponbideak

Zer egin daiteke fakturak denbora laburragoan kobratzeko? Berankortasun-maila altua dela ikusita, enpresa asko konponbide bila dabiltza kobrantzak kudeatzeko. Era horretan, factoring bezalako zerbitzuetara jotzen dute; hau da, enpresari aukera ematen dio kobrantzak aurreratzeko eta bankuaren esku uzteko bezeroei kobratzeko kudeaketa administratibo osoa.


Zein da zure erreakzioa?