AEBetara, NGA azokara misio komertziala, nekazaritzako elikagaien sektoreko hamar enpresarekin

AEBetara, NGA azokara misio komertziala, nekazaritzako elikagaien sektoreko hamar enpresarekin

2 min.

AEBetara, NGA azokara misio komertziala, nekazaritzako elikagaien sektoreko hamar enpresarekin

Otsailaren 12an, nekazaritzako elikagaien sektoreko 10 enpresa NGA erakundeak urtero Las Vegasen (Nevada) egiten duen azokara joan ziren, LABORAL Kutxak eta Ipar Amerikako National Cooperative Bank banku bazkideak gonbidatuta.

NGA Estatu Batuetako nekazaritzako elikagaien banaketa independenteko enpresen elkarte handienaren ingelesezko siglak dira. 21. 000 zentro ditu, salmentetan 131 bilioi dolarretik gora lortzen du, sektorearen %25a hartzen du eta Ipar Amerikako BPGdaren ia %1era iristen da.

Enpresa-taldearentzako agenda hiru jardunaldikoa izan da, azokaren barruko ekitaldi guztietan parte hartu ahal izateko (workshops, sektorearen txostenen aurkezpena, azokara joatea, e.a.). Halaber, beste jardunaldi esklusibo batean Ipar Amerikako merkatura sartzeko aukera aztertzen da NGAko aholkularien eskutik; izan ere, kasu batzuetan lege aldetik konplexua izaten da nekazaritzako elikagaiak esportatu ahal izatea merkatu berezi baina handi horretara.

Jardunaldi horiez gain, enpresek harremanetan jartzeko agenda pertsonalizatua izan zuten, NGAk prestatua, eta, aurten, berrikuntza gisa, Las Vegas hiriko elikadura zentroak eta dendak bisitatu dituzte. Bertan, 2 milioi biztanletik gora bizi dira, eta elikagaien banaketan aukera eta formatuak ugari dira.

NGA_Show_familia_Banca para Empresas

Aurten, honako enpresa hauek hartu dute parte:

CONGELADOS DE NAVARRA-CN FROZEN FOODS (Nafarroa)

ACEITES URZANTE (Nafarroa)

ARAEX (Araba)

HIJOS DE JOSE SERRATS (Bizkaia)

BODEGAS INURRIETA (Nafarroa)

BODEGAS ALCONDE (Nafarroa)

AMEZTOI (Gipuzkoa)

FRIOBAS (Asturias)

BODEGAS ISIDRO MILAGRO-AIRES DE JAEN (Ciudad Real)

HIKA TXAKOLINA (Gipuzkoa)

 

Azken orduko arrazoi profesionalak medio ezin izan zuen joan ECOVINAL enpresak (Nafarroa), plaza erreserbatuta izan arren. Pena handia izan da, misio komertzialerako bisita errepikatuko zuten lau enpresetako bat baitzen.

Iaz, NGA Show-ra joateko eta merkatu handi horretara elikagaiak esportatzeko sekretu guztiak ezagutzeko zortea izan genuen. Gauza asko ikasi genituen; zehazki, bederatzi. Jakin nahi duzu zeintzuk diren? Xehetasun guztiak post honetan dituzu.

Datorren urtean ere zuen zain izango gara! Izan ere, NGAren esloganak honako hau dio: proud of the past, focused on the future. Edo guk esaten dugun moduan: beti dago beste urrats bat emateko.


Zein da zure erreakzioa?