Ahaztu zaitez zure enpresarako autoa erosteaz

Ahaztu zaitez zure enpresarako autoa erosteaz

2 min.

Ahaztu zaitez zure enpresarako autoa erosteaz

Ibilgailuen edo automozio rentingean, ibilgailua alokatzen da epe jakin baterako, hilero kuota bat ordainduta, eta erosteko betebeharrik gabe. Rentingean sartzen dira mantentze-gastuak eta asegurua, eta Sozietateen gaineko Zergan deduzigarria da.

Rentingak eskaintzen dituen abantailak direla-eta, aukera hori gero eta gehiago hautatzen dute autonomoek eta enpresek. Hori horrela, 2016. urtea 447.623 ibilgailurekin itxi zen, eta herrialde honetan jarduera komertzializatzen denetik urterik onena izatera iritsi zen -1995. urtean, soilik 37.500 unitate zeuden-. Aurten, aurreikuspenak onak dira baita ere, 2017ko martxoan rentingeko 151.695 ibilgailu matrikulatu baitira, iazko hilabete berean baino %12,9 gehiago, eta igoeren segidako hirugarren hilabetea izatera iritsi da. Gainera, rentingeko ibilgailuen salmentak merkatuko guztien gainetik gehitu ziren.

Rentinga_grafikoa

*Leasing eta Rentingeko Espainiako Elkartearen eta Ibilgailuen Rentingeko Espainiako Elkartearen datuak

Enpresek egindako renting kontratuei dagokienez, horiek ere %12 gehitu ziren 2016. urtean aurreko urtearekin alderatuta. Zehazki, sektoreak izandako hazkundearen bostena autonomoena eta profesionalena izan da. Hori dela-eta, modalitate hori enpresen eta ekonomiaren berreskuratzea ikusteko indizea ere bada.

Zergatik hautatu rentinga?

Ibilgailuen alokairu integrala da; kuota finkoa ordaintzen da denboraldi zehatz batean. Gainera, kontratu-mota horretan mantentze-zerbitzua eta aseguruak sar daitezke.

Rentingaren abantaila ekonomikoak

- Finantza-baliabideak aska daitezke, ondasuna ez erostean, eta erabiltzeko aukera ematen du.

- Erosketa-deskontuak rentingaren bezeroarengan eragina du.

- Alokairu-kuota finkoa ordainduta, aseguruaren eta mantentzearen kostu aldakorrak saihestu egiten dira.

- Rentinga ez da balantzean kontabilizatzen, eta horrek erraztu egiten du kontabilitatea.

- Beste gastu bat da. Sozietateen gaineko Zergan zeharo deduzigarria da.

Era berean, rentingarekin ez zara kezkatzen ibilgailuari egin beharreko berrikuspenez eta paper kontuetaz.

Rentingak eskaintzen dizkizun onurak

- Erabateko mantentzea

- Pneumatikoen aldaketa

- Arrisku Orotako asegurua

- Asistentzia errepidean

- Bezeroa laguntzeko zerbitzua

- Ordezko ibilgailua

Hortaz, ez zalantzarik izan; pentsatu zein modelo gustatzen zaizun gehien eta eskatu kotizazioa. Horretarako, inprimakia bete besterik ez duzu zure datuekin. Adierazi, halaber, zein ibilgailu interesatzen zaizun. Ahalik eta azkarren erantzungo dizugu.

 


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Finantza azterketa