Apple Pay: aurki baita LABORAL Kutxarekin ere

Apple Pay: aurki baita LABORAL Kutxarekin ere

1 min.

Apple Pay: aurki baita LABORAL Kutxarekin ere

Azken asteotan gure bezeroek behin eta berriz egin diguten galdera da: ordaindu ahal izango dugu egunen batean saltokietan edo interneten gure iPhone gailuarekin eta LABORAL Kutxaren txartelekin?

Gaur baietz esateko moduan gaude.

Aurki, gure bezeroek Apple Pay-ren abantaila guztiak disfrutatu ahal izango dituzte, LABORAL Kutxaren eta Apple-en artean sinatutako hitzarmenari esker. Gure asmoa beti izan da gure zerbitzua hobetzen jarraitzea da eta bezeroek eskatzen dizkiguten eskaerak asebetetzea. Eta oraingoan ere hala egin dugu.

Zer-nolako ondorioak izango ditugu hitzarmen honek?

Etorkizunean, LABORAL Kutxaren kreditu eta zordunketa txartelak Apple Pay zerbitzuarekin erabili ahal izango dira, iOS gailuekin erosketak eta mugikor bidezko ordainketak modu seguruan egiteko, saltokietan, aplikazioetan eta webguneetan.

Zure ordenagailuarekin bidai-txartel bat erosi duzu? Saltoki fisiko batean edo jatetxe batean erosi duzuna ordaindu nahi duzu? Egin nahi duzu eskariren bat telefonoan daukazun aplikazioaren batekin? Apple Pay-rekin hori guztia egin ahal izango duzu, ti-ta batean, segurtasun osoarekin eta orrialde honetan irakur dezakezun bezala, erraz instalatzeko moduan. Ez duzu askorik behar: zure mugikorra, zure iCloud erabiltzailea eta LABORAL Kutxaren zure txartela.

Aurki albiste gehiago!

Badakigu zein izango den zure hurrengo galdera: noiz egongo da prest Apple Play? Aurki, benetan. Zaude adi eta laster iragarriko dugu gure gizarte sareetan (Twitter, Facebook, LinkedIn eta Instagram), blog honetan bertan, gure buletinean eta gure webgunean.

Adi, badator Apple Pay!


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Online bankua Teknologia