Baliogabetu al daiteke okerreko kontaktu bati egindako Bizum bat?
2021-04-15
Baliogabetu al daiteke okerreko kontaktu bati egindako Bizum bat?
«Kaixo, Joseba naiz. 75 €-ko Bizum bat egin dizut nahi gabe, dirua beste pertsona bati bidali behar niolako. Itzuliko didazu, mesedez? Mila esker eta barkatu eragozpenak». Oro har, mugikorrean ezagutzen ez duzun norbaiten mezu edo Whatsapp bat jasotzen baduzu, ez fidatu: eskrupulurik gabeko pertsona batzuk lapurtzen saia daitezke Bizumen, dirua «Eskatu» funtzionaltasuna erabiliz. Nola? Zure borondate onaz baliatuz eta iruzur egiten saiatuz: horrelako mezu batekin, abonu bat dela pentsa dezakezu, eta ez kargu bat, eta eragiketa baliozta dezakezu adi ez bazaude. Eta zure banku-mugimenduak egiaztatzen dituzunean, konturatuko zara 75 € oparitu dituzula. Baina dena ez da iruzurra. Baliteke mezu hori Bizum bat egitean nahastu egin den norbaitena izatea eta diru hori itzul diezaiozula eskatzea; izan ere, plataformak berak bere webgunean azaltzen duen moduan, hori da norbaitek beste pertsona bati nahastuta bidali dion dirua berreskuratzeko modu bakarra. Horregatik, horrelako mezu bat jasotzen duzunean, lehenik eta behin zure mugimenduak egiaztatu behar dituzu, eta gero, ez dagokizun diru-sarrera bat izan duzula ziurtatu behar duzu, diru-kantitate hori itzuli aurretik. Zorionez, app mugikorrei eta Online Bankari esker, edonork berehala egiazta dezake oker egindako diru-sarrera bat jaso duen, hura itzuli baino lehen. Baina hori guztia bidali diozun pertsonaren fede onaren araberakoa izango da. Horregatik, ordainketak egiteko plataforma hau erabiltzen duzunean, kontu handiz ibili behar duzu zure diruaren hartzailea aukeratzean ez huts egiteko: egiaztatu bi aldiz «Dirua bidali» botoia sakatu aurretik eta, ahal denean, aukeratu zure kontaktuen agendatik, telefono-zenbakia markatu beharrean. Seguruenik horixe izango da Bizum zerbitzuan aurki dezakegun «baina» bakarra. Izan ere, duela ia bost urte LABORAL Kutxa Pay aplikazioaren bidez martxan jarri zenetik, hark izugarri erraztu digu ordainketak egiteko eta beste pertsona batzuei dirua transferitzeko modua, haien kontu-zenbakia jakin beharrik izan gabe, eta erakunde batetik bestera. Zerbitzu horri esker, gure telefono mugikorrarekin erosketak egin ditzakegu contactless gailuak dituzten saltokietan; kutxazain batetik dirua atera dezakegu txartela erabili beharrik izan gabe, eta dirua bidali eta eskatu ahal duzu taldean. Baina zure LK Pay aplikazioko Bizum zerbitzuak aukera gehiago eskaintzen dizkizu:
- GKE bati dirua ematea. GKE bati dohaintza ekonomiko bat egiteko, sartu zure LK Pay aplikazioko «Bidali eta Eskatu dirua Bizum bidez» aukeran eta hautatu «Eman» aukera pantailaren goiko aldean. Une horretan, bilatzaile bat ireki eta zerbitzuari atxikitako GKE-en zerrenda osoa irekiko da, bilatzen ari zarena aukeratu eta zure ekarpena egin dezazun.
- Kontaktu gogokoenak. Pertsona berari ordainketak maiz egiten badizkiozu, «Kontaktu gogokoenen» zerrendan sar dezakezu, zerrendaren hasieran agertu dadin eta bilatu beharrik izan ez dezazun. Nola? Mantendu ezazu sakatuta sartu nahi duzun pertsonaren kontaktua eta ukitu bihotzaren ikonoa (❤).Hark gogokoenen artean identifikatuko du.
- Ohiko eragiketak. Aukera horri esker, azkar errepikatu ahal izango duzu pertsona berari egindako ordainketa bat. Eragiketa egin behar duzunean, pantailaren behealdean agertzen den «Ohiko eragiketa gisa markatu» laukia bakarrik markatu behar duzu.
Eta LK Pay aplikazioa erabiltzen pixka bat gehiago laguntzeko, gogoratu LK Pay zerbitzura hatz-markarekin sartu eta egin nahi duzun ordainketa-prozesu oro arindu dezakezula. Oraindik LK Pay apparen funtzionalitateak ezagutzen ez badituzu edo Bizum zerbitzua konfiguratzeko zalantzak badituzu, kontsulta ezazu tutorial hau edo jarri gurekin harremanetan Twitter eta Facebook bidez, edo 901 333 444 edo 688 710 732 telefonoen bitartez, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 22:00etara, eta larunbatetan, 08:00etatik 15:00etara.
Zein da zure erreakzioa?