LK Pay: erosketetan ukitzea saihesteko eta COVID-19aren aurrean arriskuak gutxitzeko

LK Pay: erosketetan ukitzea saihesteko eta COVID-19aren aurrean arriskuak gutxitzeko

1 min.

LK Pay: erosketetan ukitzea saihesteko eta COVID-19aren aurrean arriskuak gutxitzeko

COVID-19ak eragindako krisia lehertu zenetik ikasi dugunez, pandemiari aurre egiteko higiene-neurriak zorroztu behar ditugu eta eskuekin ezer ukitzea saihestu.

Baina egoera batzuetan ia ezinezkoa da neurri horiek betetzea. Supermerkatura goazen bakoitzean, gasolindegian ordaintzen dugunean, edo farmaziara botikaren bat erostera joaten garenean, esaterako, eskudirua erabili behar dugu, edo txartela eman ordainketak egiteko, eta ordainbide horiek birusa transmititzeko arriskua dakarte.

Arrisku horiek ahalik eta gehien murrizteko, LK Pay erabil dezakezu, Mugikor bidezko Ordainketa eta Bizum zerbitzuak bateratzen dituen LABORAL Kutxaren appa.

Mugikor bidez ordainduz, kontaktu fisiko oro saihesten da 20 €-tik beherako transakzioetan. Telefonoarekin ordaintzeko, desblokeatu telefono mugikorra, gaitu smartphonearen NFC antena, eta hurbildu gailua erosketa egin duzun saltokiko contactless terminalera. Ordaindu behar duzun zenbatekoa 20 €-tik gorakoa bada, zerbitzuarekin lotutako txartelaren segurtasuneko PIN zenbakia sartu besterik ez duzu egin behar. Beraz, telefono mugikorrean app hori baduzu, kreditu- edo zordunketa-txartelaren kopia bat duzu. Hala, telefono mugikorrarekin erosketak ordain ditzakezu eta eskudirua atera kutxazainetan. Eta hori guztia doan.

Era berean, saltokietan ordaintzeaz gain, aplikazioaren bidez diru-transferentziak egin ditzakezu Bizum zerbitzua duten zure mugikorreko kontaktuekin, haien kontu-zenbakia jakin beharrik gabe. Adibidez, erosketak bizilagun batek egiten badizkizu, zu ezin zarelako etxetik atera, appetik bertatik «bizum bat eginez» ordain diezaiokezu. Zuzenean, komisiorik gabe eta berehala.

Oso erraza da funtzionalitate horiek erabiltzen hastea: LK Pay appa deskargatu besterik ez duzu egin behar. Zalantzaren bat baduzu appa deskargatzeari edo konfiguratzeari buruz, tutorial erraza duzu eskura esteka honetan, edo jarri gurekin harremanetan Twitter edo Facebook bidez, edo deitu 901 333 444 edo 688 710 732 telefonoetara, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 22:00etara, eta larunbatetan, 08:00etatik 15:00etara.

 

 


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Online bankua Teknologia