Aprobetxatu 2020ko irakaspenak urte berriari itxaropen berriekin aurre egiteko
2020-12-22
Aprobetxatu 2020ko irakaspenak urte berriari itxaropen berriekin aurre egiteko
Urte amaiera iritsi da, eta, horrekin batera, balantzea egiteko ordua, nahiz eta 2020koa ez izan oso pozgarria. Pandemiak gogor jo du gure ekonomia osoa, eta minimoetan utzi ditu enpresen konfiantza-mailak, hiruhileko bakoitzean egin ditugun inkestetan ikusi ahal izan dugunez.Baina albiste guztiak ez dira txarrak izan, ezta hurrik eman ere:· COVID-19ak, ekonomian eta gizartean izan dituen efektuak gorabehera, euren onena ateratzera bultzatu ditu gure enpresak, eta digitalizazioaren aurrerapena bizkortzera; hori dela eta, guretzat imajinaezina zen erritmo batean hazi da digitalizazioa.· Gure ekoizpen-sareak jakin izan du egoera guztiz ezezagunetara egokitzen, jarduerari eta enpleguari eusten saiatze aldera.· Gai izan gara telelana, erresilientzia eta antzeko hitzak naturaltasunez barneratzeko.· Web-mintegiek erakutsi digute prestakuntza lehentasunezkoa dela eta ezin dela ezeren mende egon, ezta pandemia baten mende ere.· Ekintzailetza gure ekoizpen-ekosistematik bereizi ezin den oinarrizko tresna gisa finkatu da.Berriro hutsetik hasteko unea da, 2020ak ekarri dizkigun alderdi negatibo guztiak atzean uztekoa, eta ekarri dizkigun tresna ugariak —arestian aipatu ditugunak bezalakoak—aprobetxatzekoa. Badakigu 2021. urtea ez dela erraza izango eta erronkaz beteta iritsiko dela, baina ziur gaude susperraldiaren urtea izango dela eta, beste batzuetan bezala, indar handiagoz egingo dugula aurrera. Horregatik, urte berriari itxaropen berriekin eta arrakasta-bermeekin aurre egin ahal izateko, aholku batzuk emango dizkizugu, hori lortzeko prestatzen laguntzeko:
Oparitu zeure buruari B plan on bat, eta C plan bat ere bai
2020ak zenbait irakaspen utzi dizkigu. Hona hemen horietako bat: edozein egoera, baita aurreikuspen ekonomikorik onenak dituena ere, egun gutxian alda daiteke. Atzera begiratu eta gauzak duela urtebete nola zeuden gogoratuz gero, berehala ohartuko gara birusaren ondorioez: goitik behera aldatu du munduko ekonomia, eta sektore ekonomiko eta produktibo gehienetan izan du eragina, baita oso arrakasta handia zutenetan ere. Positibotasunez egin behar duzu lan, baina baita aurreikuspenak eginez ere; beraz, oparitu zeure buruari B plan bat, eta C plan bat ere bai, behar izanez gero edozein egoera zailetan aurrera egin ahal izateko, bat-batekoa bada ere.Landu open mind jarrera
Gauza berriak probatzeko, iraganeko eskemak aldatzeko eta adimena zabaltzeko garaia da. Azken hiletan, gure esparruetan ezarri ezinezkotzat jotzen genituen hainbat formula onartu ditugu, eta horietako askok lagundu egin digute egoera honetan aurrera egiten. Hori dela eta, open mind jarrera praktikatu behar dugu, eta berritu, gauza berriak probatu, ea funtzionatzen duten ikusteko, eta, beharrezkoa denean, disrupziora jo, inolako beldurrik gabe.Pentsatu besteengan
Giza osagaia funtsezko pieza da, bai edozein erakunderentzat, bai besteekiko harremanetan. Pandemiaren garai hau lagungarria izan da harreman pertsonalak are gehiago balioesteko, enpatiaren esanahiaz bere osotasunean jabetzeko eta, ahal dugunean, behar duenari laguntzeko. Gogoan izan giza harremanak joan-etorriko bide bat direla: zure taldeak zaintzen badituzu eta haietaz arduratzen bazara, tratu bera lortuko duzu ordainean, ahaleginaren, produktibitatearen eta emaitzen bidez.Izan konfiantza pertsonengan
Ildo horretakoa da konfinamenduan ikasi ditugun irakaspen ugarietako beste bat: gure taldeak osatzen dituzten pertsona gehien-gehienak kate bereko katebegiak dira, eta fidagarriak direla erakutsi dute. Telelanak enpresa askori aukera eman die euren langileen konpromiso-maila egiaztatzeko. Baina, horrez gain, pertsona horiek aukera izan dute euren egoera pertsonalei erantzuteko, dedikazio- eta produktibitate-maila berari eutsita. Izan ere, urrian urrutiko lana arautzen duen dekretua indarrean jarri zenetik, enpresa asko euren langileei aukera hori eskaintzea pentsatzen ari dira.Indarberri zaitez
Zereginen zerrenda labur honetako beste puntu batek jarrerarekin du zerikusia. Badakigu aurtengoa oso urte zaila izan dela, murrizketak jasan ditugula eta oraindik ere jasaten ari garela gizarte- eta familia-mailan, besteak beste. Dena den, gainditu egin behar dugu egoera: hein handi batean, gure emaitzek hobera egingo badute, jarrera positiboari eutsi behar diogu gure egunerokoan. Horretarako, ona da inguruan jende positiboa izatea, ezagutzetan inbertitzea, eta etengabeko hobekuntza eta bikaintasuna bilatzea. Horri guztiari esker, nabarmendu egingo zara, eta inspiratzailea izango zara inguruko pertsona askorentzat.Bilatu barne-bakea
Azkenik, gauzak planifikatzeko ordua da: urte berriari ikuspegi eta ilusio berriekin ekiten diogun honetan, zure gain hartu beharreko zereginak ordenatu behar dituzu, eta ezustekoen arriskua minimizatzeko lehentasunak ezarri. Kontrolari eusten eta bake mentala hobetzen lagunduko dizu horrek.Amaitzeko, zorionak eman nahi dizkizugu orain, 2020. urteari bermeekin aurre egiteko gai izan zarelako, eta 2021erako onena opa dizugu. Zorionak!Zein da zure erreakzioa?