Aprobetxatu Renove eta Moves II planak auto zaharraren ordez jasangarria den berri bat eskuratzeko
2020-10-26
Aprobetxatu Renove eta Moves II planak auto zaharraren ordez jasangarria den berri bat eskuratzeko
Ibilgailu zaharraren ordez berria eta jasangarria den beste bat erosteko asmoa baduzu, ez pentsatu gehiago, oraintxe da horretarako une egokia. Izan ere, dagoeneko martxan dira Renove 2020 eta Moves II planak, ibilgailu berriak erosteko laguntzak eskaintzen dituztenak. Horien bidez, automobil zaharrenak eta kutsatzaileenak errepidetik atera nahi dira eta, aldi berean, COVID-19aren krisiak gogor astindu duen sektoreari bultzada eman.
Hori ez da guztia, alabaina. Auto berria aukeratzean, LABORAL Kutxan lagundu egingo dizugu bolanteari heltzeko behar dituzun gainerako kontuetan: finantzaketa aparta eskuratu ahal izango duzu gure Auto-maileguarekin eta zure beharretara ondoen egokitzen den auto-asegurua. Aukeratu gehien interesatzen zaizun modalitatea eta estreinatu autoa, ez duzu besterik egin behar.
Renove 2020 plana
Programak 400 eta 4.000 euro bitarteko laguntzak eskaintzen ditu, automobil zaharraren ordez berria eta hain kutsatzailea izango ez den beste bat eskura dezazun. Horretarako, hiru baldintza bete behar dituzu:Zure egungo ibilgailua zirkulaziotik baztertu behar duzu eta autoak desegiteko lekura eraman. Auto zaharrak 10 urteko antzinatasuna izan behar du, IATa egunean eduki, eta jabea zu zeu izan behar zara edo lehen mailako senitartekoren bat, urtebetez gutxienez. Ibilgailuak 20 urte baino gehiago baditu, dirulaguntza 500 euro gehiagokoa izango da.
Ibilgailu berriak gutxiago kutsatu beharko du. Erosiko duzun autoak A edo B energia-sailkapena izan behar du eta gehienez 120 g/km CO2 isuri, hau da, potentzia handiko ibilgailuek erregistratzen dutena. Beste batzuetan ez bezala, aurtengoan gasolina- eta diesel-ibilgailuak ere sartzen dira Renove planean, betiere efizienteak baldin badira.
Ibilgailu berriaren prezioa gehienez 45.000 eurokoa izango da. Automobil berriaren prezioa ezingo da 35.000 eurotik gorakoa izan, baina gehieneko muga hori 45.000 eurokoa izango da ibilgailua elektrikoa bada, edo 40 kilometrotik gorako autonomia duen hibrido entxufagarria, edo mugikortasun urriko pertsonentzako egokituta badago.
Eta autoa joan den otsailean erosi baduzu, zer? Ez kezkatu, Renove plana 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera erositako ibilgailu guztientzako da, aipatutako baldintzak betetzen badituzte, jakina. Planak honako laguntza hauek aurreikusten ditu:
- Zero ingurumen-bereizgarria duten automobilak: 4.000 euro.
- ECO ingurumen-bereizgarria duten ibilgailuak: 1.000 euro A etiketa badute eta 600 euro B etiketa badute.
- Trafikoko C bereizgarria dutenak: 800 euro A etiketa badute eta 400 euro B etiketa badute.
Gogoratu, halaber, Renove planaren arabera, Gobernuak diruz lagundutako zenbateko bera eman behar duela fabrikatzaileak. Hala, adibidez, A etiketa duen ECO ibilgailua erosten baduzu, 2.000 euroko laguntza jasoko duzu guztira.
Moves II plana
Ibilgailu ekologikoak erosteko dirulaguntza ematen du: elektrikoak, hibrido entxufagarriak eta erregai-pila erabiltzen duten ibilgailuak. Modalitate honetan ez da nahitaezkoa ibilgailu zaharra zirkulaziotik kentzea, hori ere sustatzen den arren. Laguntzak 1.900 eta 4.400 euro bitartekoak dira:30 kilometrotik gorako autonomia duten furgoneta elektrikoak eta hibridoak erosteko 4.400 euroko laguntza ematen du, 6.000 eurokoa ibilgailu zaharra (7 urtetik gorakoa) desegiten bada.
Automobil elektrikoak eta erregai-pila erabiltzen dutenak erosteko gutxieneko laguntza 4.000 eurokoa da, 5.500 eurokoa ibilgailu zaharra (7 urtetik gorako antzinatasuna duena) zirkulaziotik kentzen bada.
Hibrido entxufagarriak erosteko laguntzak 1.900 eta 2.600 euro bitartekoak dira, betiere 7 urtetik gorako auto zaharra desegitera bidaltzen bada.
Gogoratu, finantzaketa behar baduzu auto berria erosteko, LABORAL Kutxan Auto-mailegua eskaintzen dizugu baldintza esklusiboetan: 7 urtera arteko amortizazio-epea eta % 6,61eko UTB interesa. Eta, kontzesionariotik atera aurretik, begiratu eskura jartzen dizkizugun auto-aseguru modalitate guztiak, gehien komeni zaizuna aukera dezazun. Renove planari buruzko informazio gehiago behar baduzu, laguntza-gida honetan aurkituko duzu; Moves II plana, berriz, esteka honetan duzu.
Zein da zure erreakzioa?