Aprobetxatu Renove plana: 2.000 eta 3.000 euro arteko laguntza eskura dezakezu zure ibilgailua berritzeko

Aprobetxatu Renove plana: 2.000 eta 3.000 euro arteko laguntza eskura dezakezu zure ibilgailua berritzeko

2 min.

Aprobetxatu Renove plana: 2.000 eta 3.000 euro arteko laguntza eskura dezakezu zure ibilgailua berritzeko

Abian da Renove plana, errepide bidezko garraioan ordezko erregaiak (elektriko hutsak, hibrido entxufagarriak eta autonomia hedatukoak, GLP, gas naturala, hidrogenoa) bultzatzeko nahiz Euskadiko parke mugikorra berritzeko helburuarekin. Laguntzak eskatzeko eta izapidetzeko, Eusko Jaurlaritzak aplikazio bat jarri du Energiaren Euskal Erakundearen web orrialdean www.eve.eus.Renove Planaren onuradunak

  • Pertsona fisikoak edo juridikoak, izaera pribatukoak.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan bizi direnak edo helbide soziala eta fiskala bertan dutenak.
  • Tokiko erakundeak (Udalak, Mankomunitateak, Kuadrillak,…).
Planaren zuzkidura ekonomikoa 5 milioi eurokoa da.

Renove Planaz baliatzeko baldintzak

  • N1 kategoriako (furgoneta) ibilgailu partikularra edo enpresakoa edukitzea, zazpi urteko edo gehiagoko antzinatasun frogatuarekin.
  • M1 kategoriako (turismoa) ibilgailu partikularra edo enpresakoa edukitzea (lehen matrikulazio egunetik zenbatzen hasita eta laguntza-eskaeraren egungo egunera bitarte), hamar urteko edo gehiagoko antzinatasun frogatuarekin.
  • Ibilgailua jabetzan edukitzea 2019ko urtarrilaren 1aren aurretik.
  • Erabilerako ibilgailuari behin betiko baja ematea. Ibilgailua txatar bilakatzea derrigorrezkoa da, eta laguntza-deialdia indarrean sartzen den egunetik aurrera egin behar da.
  • Diruz lagundu daitezkeen jarduerak gauzatzea eta fakturatzea programaren oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
  • A kalifikazio energetikoko ibilgailua erostea gasolina edo diesel ibilgailuen kasuan. N1 kategoriako ibilgailuek taulan erakutsitako emisioen baldintzak bete beharko dituzte; hau da, kontsumoan %25eko aurrezpena lortzen da haien tamainako ibilgailuen batez bestekoarekin alderatuta.
Renove Planak_ Banca para Empresas

Renove planak eskaintzen dizkizun abantailak aprobetxatu nahi badituzu, gogoratu LABORAL Kutxan finantzatzen lagunduko dizugula. Ez izan zalantzarik; kontsulta iezaguzu.


Zein da zure erreakzioa?