Arrakastaren gakoa: epe ertainerako edo luzerako ikuspegiarekin lan egitea

Arrakastaren gakoa: epe ertainerako edo luzerako ikuspegiarekin lan egitea

2 min.

Arrakastaren gakoa: epe ertainerako edo luzerako ikuspegiarekin lan egitea

Askotan, autonomo batek edo enpresa txiki batek lan batean sartu dituen orduak eta kobratu duen dirua zenbatzean, egindako lana hain errentagarria ez dela izan ohartzen da. Bezero bati irabazi-marjina asko doituaz eusten edo aurreikusitakoak baino ordu gehiago inbertitzen ahalegintzea gerta daiteke gure negozioaren ikuspegia epe laburrekoa izateagatik, eta horrek baliteke negozioaren etorkizuna epe ertainera baldintzatzea.

Nola indartu ikuspegia epe  ertain edo luzera Kezka gehiegi izatea da autonomoek eta eteek epe ertain edo luzeko ikuspegia ez izatearen arrazoi nagusienetarikoa. Baina etorkizunera begirako estrategia diseinatzen badugu, ziurrenik arrakasta izaten lagunduko diguten faktoreak sartu ahal izango ditugu:

1- Baloratu zure lana Bezeroak lana balora dezan, lehendabizi zeuk baloratu behar duzu. Azaldu bezeroari zergatik duen balio hori, ohartu dadila zer eskuratzen ari den. Batzuetan, zerbitzuak doan eskaini ohi dira bezeroa lortu ahal izateko, baina estrategia horrek normalean ez du funtzionatzen.

2- Indartu sormena eta berrikuntza lehiaren aurrean

Horrek egingo zaitu ezberdin. Berrikuntza sistematizatzea lortzen baduzu, merkatuan erreferentzia izatea lortuko duzu, beti lehiari eta are gutxiago haren prezioei begiratu beharrik gabe. Apple konpainia adibide horietako bat da.

3- Diseinatu negozioa hazteko plana

Nola dibertsifikatu aztertu behar duzu (produktuak edo zerbitzuak, zure merkatuak, zure bezeroak). Produktua edo zerbitzua dibertsifikatzea hautatzen baduzu, aztertu zure lehia eta zure bezero potentzialak. Kontratatu kanpoko norbait hedatzeko zure planen bideragarritasuna azter dezan.

4- Aztertu nola finantzatu hazkundea eta premiei aurre hartu

Horretarako, hainbat aukera dituzu: irabaziak berrinbertitzea, mailegua edo kreditu-lerroa eskatzea banku-erakundeari edo akziodun berriei sarrera ematea (business angels, arrisku-kapitalaren firma).

5- Ireki zure erakundea

Epe ertain/luzera: kontratatu zure enpresan hazteko eta karrera profesionala garatzeko aukera izan dezaketen talentu gazteak eta eman lehentasuna berrikuntza, nazioartekotze eta marketing arloei. Prestatu eta izan konfiantza zure plantillan, aurkezten diren erronka berriak onar ditzan.

 

 


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Finantza azterketa