
ASLEk “Txemi Cantera” Nazioarteko XXVII. Saria emango dio Austriako Voestalpine enpresari
2017-11-07
ASLEk “Txemi Cantera” Nazioarteko XXVII. Saria emango dio Austriako Voestalpine enpresari
Txemi Cantera Sarien epaimahaiak erabaki du XXVII. edizioari dagokion saria ematea Austriako Voestalpine, One Step Ahead enpresa-taldeari, gizarte-ekonomia babesteagatik eta sustatzeagatik.
Sariak emateko ekitaldia datorren azaroaren 23an egingo da, Bilboko Carlton Hotelean, 19:00etan.
Sariak aurten 27 urte beteko ditu. ASLEk, Euskadiko Lan Sozietateen Elkarteak, sortu zuen José Miguel Cantera Sojok, ‘Txemik’, lan-sozietateekin zuen konpromisoa saritzeko, eta, horrela, sariari izen hori eman zioten.
Voestalpine-ri buruzko informazio gehiago:
Austriako enpresa partaidetzako enpresaren Europako erreferentzia da; partaide diren pertsonek Kapital Sozialaren %14,5a osatzen dute. Taldeak 500 konpainia ditu munduan, eta 50.000 pertsonari ematen die enplegua.
Hona hemen aurkezpen-bideoa:
Zein da zure erreakzioa?