Auto-asegurua, arrisku orotakoa edo erantzukizun zibilekoa?
2016-02-29
Auto-asegurua, arrisku orotakoa edo erantzukizun zibilekoa?
Zure ibilgailuarentzat aseguru egokia aukeratzeak kezkatzen zaitu? Ez duzu argi zer motatako poliza komeni zaizun? Zalantzak dituzu arrisku orotako aseguru baten –osoagoa da eta kezkak alde batera utzi ahal dituzu– eta hirugarrenei egindako kalteak estaltzen dituen poliza ekonomikoago baten artetik zein aukeratu? Ez dakizu zer irizpide hartu kontuan erabaki egokia hartzeko? Espero dugu zalantzak argitzen lagundu ahal izatea, aukeratzean asma dezazun. Izan ere, dakizun legez, negozio eredu paregabea dugu, bankako eta aseguruetako espezialistarik onenak biltzen dituena.Motak: erantzukizun zibila eta arrisku orotakoa frankiziarekinBi sailkapen nagusi daude, baina bakoitzak hainbat aldagai ditu:Erantzukizun zibileko nahitaezko asegurua. Derrigorrezkoa da zirkulatzeko eta, ezbeharren batean hirugarrenei eginiko kalterik balego, erantzukizun zibilari aurre egiteko. Hortik aurrera gure poliza berme osagarriekin osatu dezakegu: beirak haustea, suteak, lapurreta edo bidaiako laguntza (inoiz ez norbere kalteak; hori arrisku orotakoak baino ez du estaltzen). Gero eta estaldura handiagoa sartu, orduan eta prima handigoa ordaindu beharko dugu.Arrisku orotako asegurua: Erantzukizun zibilekoaren ezaugarriez gain, norbere kalteak ere hartzen ditu barne, prima handiagoa ordaintzearen truke.Honako aukera hau ere badago: arrisku orotariko aseguru baten kasuan baino gutxiago ordaindu eta erantzukizun zibileko oinarrizko aseguru batek eskaintzen duen estaldura baino hobea izatea. Frankiziadun arrisku orotariko poliza bat kontrata dezakezu. Finkaturiko frankiziaren zenbatekoaren arabera, aseguru-etxeak ez du ordaindu beharko zenbateko hori. Abantaila? Aseguru-primagatik gutxiago ordaintzen dugula. Urtean zehar izan ditzakegun ezbeharretako bakoitzari aplikatzen zaio frankizia. Espezialistak lagunduko digu zenbateko frankizia jarri erabakitzen, modalitate horren aldeko aukera egiten badugu. Zenbat urte ditu zure ibilgailuak?Autoaren antzinatasuna da aseguru modalitate baten edo beste baten alde egiteko orduan kontuan izan beharreko irizpiderik garrantzitsuena. Ohikoena da ibilgailu berriek frankiziarik gabeko arrisku orotariko aseguru modalitatea kontratatzea eta lehenengo 5 urteetan modalitate horrekin jarraitzea; eta ondorengo 5 urteetarako berme osagarriak (lapurreta, sutea eta beirak) dituen erantzukizun zibileko aseguru batera pasatzea.10 urtetik gorako ibilgailuen kasuan, erantzukizun zibila beirekin aholkatzen dugu. Eta ibilgailu oso-oso zaharren edo gutxi erabiltzen direnen kasuan –adibidez, ehizarako soilik edo ia soilik erabiltzen direnak–, erantzukizun zibileko oinarrizko modalitatea.Begiratu zein “tartetan” zauden, eta hor duzu, gutxi-asko, postaren izenburuko galderaren erantzuna. Horrek ez du esan nahi baloratu beharreko beste alderdirik ez dagoenik.Aintzat hartu zure egora pertsonalak eta ibilgailuarenakZer balio du zure autoak eta zertarako eta zenbat erabiltzen duzu? Funtsezko bi galdera dira, modalitate baten edo beste baten alde egiterakoan. Garajean gordetzen duzu? Kilometro asko egiten dituzu? Gama altuko autoa baduzu edo asko erabiltzen baduzu –adibidez, laneko tresna gisa–, merezi du arrisku orotako asegurua izatea. Garajea baduzu, lasaiago egon zaitezke. Gainera, duzun ibilgailuaren arabera, nahikoa izan daiteke berme osagarriren bat duen erantzukizun zibileko aseguru bat.Zure egoera pertsonalari dagokionez, duzun egoera ekonomikoa funtsezkoa izango da erabakia hartzeko orduan.Urte asko dira LABORAL Kutxan gidarien premia pertsonalei lehentasuna ematen dien aseguru-ereduaren alde egitea erabaki genuela. Zure beharretara, zure ibilgailuaren egoerara, zure ezaugarrietara, zure komenientziara egokitzeko erarik onena da. Zatoz gure bulegoetara eta zure neurriko asegurua aurkituko duzu.
Zein da zure erreakzioa?