Automoziorako Trokelgintzaren sektorean balio-katea Indartzeko programa berria eskuragarri

Automoziorako Trokelgintzaren sektorean balio-katea Indartzeko programa berria eskuragarri

2 min.

Automoziorako Trokelgintzaren sektorean balio-katea Indartzeko programa berria eskuragarri

Bizkaiko Foru Aldundiak 'Automoziorako Trokelgintzaren sektorean balio-katea Indartzeko Programa' argitaratu du, 5 eta 249 pertsona arteko plantilla duten Bizkaiko enpresa txiki eta ertainentzat.

Laguntza berri honetan, eskaerak aurkeztu ahal izango dira uztailaren 12ra bitarte, eta laguntzaren helburua da automoziorako trokelgintzaren sektoreko enpresen lehiakortasuna areagotzea, berrikuntza, nazioartekotzea eta inbertsioa nabarmentzen dituzten ekintza integralen bitartez.

Enpresa onuradunen baldintzak

- Trokelgintzaren enpresa fabrikatzaileak edo fabrikatzaileen hornitzaileak: trokelgintzak, galdategiak, modelistak, mekanizatzaileak, tratatzaileak, laser bidezko ebakidura eta automoziorako trokelgintza sektorera bideratutako produktuak eta zerbitzuak lantzen dituzten ingeniaritzak, Bizkaian produkzio-zentroak dituztenak.

- Balio-kate osoan fakturazioaren %25a gutxienez automozioaren sektorera bideratzea azken 3 urtetako batean.

- 5 eta 249 langile arteko plantilla izatea.

Eta ondorengo mugaren bat ez gainditzea:

  • 50.000.000€-tik beherako fakturazioa.
  • 43.000.000€-tik beherako balantzea.
Diruz lagundu daitezkeen gastuak

- Aktibo materialen gaineko inbertsioa: eraikuntzak, makineria, instalazioak,…

- Berrikuntzarako aholkularitza-zerbitzua.

- Azoka komertzialetan parte hartzea (standa).

- Garapen esperimentalerako gastuak eta bideragarritasun-azterketak (langileak eta zeharkako kostuak).

- Prozesuetako eta antolamenduko berrikuntza-arloko gastuak (langileak eta zeharkako kostuak).

- Patenteak lortzea eta baliozkotzea.

- Prestakuntzarako laguntzak.

Laguntzaren zenbatekoaLaguntzak_Banca para EmpresasZure enpresak diru-laguntza hau eta bestelakoak eskura ditzakeen jakin nahi duzu?

Bete ezazu LABORAL Kutxak eta Partners Global Fundingek zure eskura jartzen duten inprimaki labur hau, zure konpainiak aipatu diru-laguntzak edo bestelakoak eskura ditzakeen baloratu ahal izateko.

Guk deituko dizugu!


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Finantza kudeaketa