Autonomoen kuotaren igoerarekin zer-nolako eskubideak dituzu?

Autonomoen kuotaren igoerarekin zer-nolako eskubideak dituzu?

2 min.

Autonomoen kuotaren igoerarekin zer-nolako eskubideak dituzu?

Beharbada zeure buruari galdetu diozu zergatik igo duten hilean ia 5 euro autonomoen kuota eta igoera horrekin hobekuntzaren bat lortzeko eskubiderik ba ote duzun. Gobernuak 2018an onartu zuen autonomoen gutxieneko kotizazio-oinarria %1,25 igotzea eta %30eko kotizazio-tasa ezartzea, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera. Modu horretan, langile autonomoen estaldura sozialak hobetuko dira. Autonomoa bazara, hona hemen zure eskubideko estaldura berriak

Laneko istripuaren edo gaixotasun profesionalaren prestazioa kobratuko duzu baja hartzen duzun lehen egunetik aurrera.

Ez duzu autonomoen kuota ordaindu beharrik izango bigarren baja hilabetetik aurrera Aldi baterako Ezintasunaren kasuan eta alta hartu arte.

- Enplegurako Prestakuntzarako Estatu Fundazioaren bitartez ordaindutako etengabeko prestakuntza egin ahal izango duzu (prozedura hau oraindik arautzeko dago).

Jarduera uzteagatik prestaziorako aukera handiagoa izango duzu; 12 hilabetetik 24 hilabetera luzatu da iraupena.

Gutxieneko oinarria kotizatzen baduzu, igoerarekin 2018ko 932,70 eurotik 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera 944,40 eurora igaroko zara; modu horretan, aurten, hilean 283,3 euro ordainduko duzu autonomoen kuota.

Oinarrien igoerarekin batera, kotizazio-tasa %29,8tik %30era igaro da, kontingentzia profesionalaren, jarduera uztearen eta prestakuntzaren gaineko prestazioak barne (aurrez aipatuak), eta kontingentzia arruntei gehitu zaie; horiek orain arte derrigorrezko bakarrak ziren autonomoen kotizazioan.

Kotizazio-tasak igotzen jarraituko du pixkanaka-pixkanaka datozen urteetan. Zehazki, 2020. urtean, igoera %30,3ra iritsiko da eta 2021ean %30,6ra. Autonomoen sozietate-kuota eta "tarifa laua" igo dira Sozietate-autonomoaren kotizazioari dagokionean, kuota hilean 7,22 gehitu da (86,64 euro urtean); beraz, gutxieneko oinarria 1.214,08 eurokoa izango da.

"Tarifa laua" bezala ezagutzen dena ere igo egin da, eta aldaketa batzuk sartu dira. 2018ko abenduaren 31an norberaren konturako langilea bazinen eta tarifa laua aplikatzen bazenuen, egun horretatik aurrera nahitaez kotizatu behar duzu kontingentzia profesionalak medio, eta ez jarduera uzteagatik edo prestakuntza profesionalarengatik.

Eta 2018ko abenduaren 31n, jarduera uzteagatik babes-estaldura bazenuen, hori izaten jarraituko duzu. Kasu horretan, Prestakuntza Profesionalarengatik ere nahitaez kotizatu beharko duzu.

Autonomo berria bazara, hots, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera alta eman eta kotizazioko gutxieneko oinarria hautatu baduzu, alta-egunaren ondorengo berehalako lehen 12 hilabetetan zehar hileko 60 euroko kuota bakarra ordainduko duzu, eta kontingentzia arruntak zein kontingentzia profesionalak hartuko ditu.

Eta emakume langile autonomoa bazara, urtebeteko tarifa laua lor dezakezu amatasun-bajaren ondorengo bi urtetan jarduera aurrez utzi beharrik gabe, orain arte eskatzen zen moduan.

Autonomoen_berrikuntzak_Banca para Empresas


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Autonomoentzako aholkularitza