Autonomoen Lege berriaren aldaketa handiak
2017-10-24
Autonomoen Lege berriaren aldaketa handiak
Badirudi Autonomoen Lege berriak argi berdea duela eta indarrean sartuko dela 2018ko urtarrilean. Hala ere, eta ATAren arabera, Langile Autonomoen Elkartea, zenbait neurri operatibo izango dira hilabete honetan zehar, Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratzen direnean.
LABORAL Kutxan arau berriak dakartzan berrikuntza nagusiak hautatu ditugu. Dakizun moduan, helburua da langile horien baldintzak hobetzea eta enplegu gehiago sortu ahal izatea.
Ekintzaileentzako neurriak
– Sei hilabetetik urtebetera luzatu da tarifa laua, eta hileko 50 €-ko kuota ordaindu beharko diote Gizarte Segurantzari autonomo bezala hasten direnek.
– Tarifa hori berriro berreskuratu ahal izango dute jarduera utzi eta handik 2 urtera berriro hasten diren autonomoek. Orain arte, 5 urte igaro behar ziren abantaila hori berriro ere izateko.
Zerga-arloko neurriak
– Autonomoek argia, ura eta gasa %30 deduzitu ahal izango dute, etxean lan eginez gero.
– Eguneko 26,67 euro deduzitu ahal izango dira PFEZean janari-gastuak direla-eta, betiere jarduerarekin zerikusi zuzena badu Espainiako lurraldean. Atzerrian, berriz, 48 eurora bitarte deduzitu ahal izango dira.
– Gizarte Segurantzari berandu ordaindutako kasuetan, errekarguak murriztuko dira. Lehen hilabetean, errekargua %10ekoa izango da (egun %20koa da).
Gizarte Segurantzarekiko kotizazioei dagokienean
– Autonomoek hiru aldiz alta eta baja eman ahal izango dituzte urte berean.
– Urtean lau aldiz aldatu ahal izango dute kotizazio-oinarria, haien interesen eta sarreren arabera.
– Erretiroaren %100 kobratu ahal izango dute eta autonomo bezala alta emanda jarraitu, kargura langile bat izanez gero.
Uztartzea sustatzeko
– Gurasoak diren autonomoek ez dute kuota ordainduko amatasun/aitatasun, adopzio, harrera,… bidezko baja-denboraldian.
– Autonomoen kuotaren %100eko salbuespena onartu da urtebeterako, adin txikikoak edo mendekoak zaintzeko. Laneko arriskuen prebentzioa
– “in itinere” istripua (hau da, lanerako joan-etorrikoa) onartu da profesional autonomoentzat, betiere etxebizitzarekin bat egiten ez badu.
Horiek dira Autonomoen Lege berrian onartu diren neurrietariko batzuk. Neurri guztiak ezagutu nahi badituzu eta noiz operatibo egongo diren jakin nahi baduzu, hemen duzu esteka.
Zein da zure erreakzioa?