Autonomoen Lege berriaren inguruan ezagutu beharreko nobedade nagusiak
2018-02-20
Autonomoen Lege berriaren inguruan ezagutu beharreko nobedade nagusiak
1. Tarifa finkoko urte bat autonomo berrientzat
Gizarte Segurantzarako kotizatu beharreko gutxieneko oinarrirako 50 euroko kuota 6 hilabetetik urte 1era luzatu da. Lan Autonomoaren Premiazko Erreformen Legean honako hobariak ezarri dira:
2. Bi urteko itxaro-epea autonomoen kuotan hobariak berriro eskuratzeko3. Kuoten ordainketa altaren edo bajaren egunaren arabera
2018 urtetik aurrera, kuota autonomoetan alta ematen den egunetik aurrera edo baja emandako egunera bitarte ordainduko da eta ez hilabete osoan, orain arte egiten zen bezala.
4. Kuotaren ordainketan izandako atzerapenarengatik errekargua %10 murriztea
2018ko urtarrilaren 1etik aurrera, Gizarte Segurantzarako kotizazio-kuota bat ordaintzen ez bada eta hurrengo hilabete naturalean ordaintzen bada, errekargua %10ekoa izango da (lehen %20koa zen).
5. Kenkari fiskalak gehitzea
- Autonomoak etxetik kanpo jan edo gaua igarotzen badu, gastua PFEZan ken daiteke, ondorengo baldintzak betez gero:
- Hori negozioa kokatutako udalerritik kanpo egiten bada.
- Ordainketa telematikoki egin behar da.
- Egiaztagiria gorde behar da.
Dieten bidez ken daitezkeen eguneroko zenbatekoak:Gaua igarotzeagatik ken daitezkeen eguneroko zenbatekoak:6. Etxetik lan egiten duten autonomoentzat kenkariak gehitzea
Etxebizitzako horniduren kenkaria; hau da, jarduera egiteko erabilitako azalera osoaren gaineko fakturaren %30ekoa. Lehen, oso zaila zen gastu horiek kentzea, jarduera profesionalean erabiltzen ziren horniduren datuak zehatz-mehatz jakin behar baitziren.
Zein da zure erreakzioa?