Autonomoentzako berritasunak: kuotaren igoera eta estaldura sozial berriak
2019-03-05
Autonomoentzako berritasunak: kuotaren igoera eta estaldura sozial berriak
Zure kontura lan egiten al duzu? Horrela bada, jakingo duzu 2019ak berritasunak dakartzala. Aipatuena ezaguna izango duzu, jakina, zuzenean eragingo baitio zure hileko emaitza-kontuari.
Kuota-igoera, datu guztiak
- Zenbatekoa da igoera? Gutxieneko kotizazio-oinarriak % 1,25 egin du gora: % 29,8tik % 30era. Hilean 5 euro inguru izango dira, eta igoera horrekin batera estaldura sozial gehiago sartuko dira indarrean.
- Azken igoera izango al da? Ez. 2019ko igoerak jarraipena izango du hurrengo bi urteetan. 2020an, hain zuzen, gutxieneko kotizazio-oinarria % 30,3koa izango da eta 2021ean, berriz, % 30,6koa.
- Aurten, zenbat gehiago ordaindu beharko duzu hilean? Igoeraren ondoren, autonomoen gutxieneko hileko kuota 283,3 eurokoa da.
- Zein estaldura sozial gehitu zaizkio gutxieneko kotizazio-oinarriari? Orain arte, gutxienekoa (hilean 279 euro) ordainduta, autonomoak prestazio arruntak jasotzeko eskubidea zuen, horiek bakarrik ordaintzen zituen eta. Hemendik aurrera, kontingentzia profesionalei, jarduera uzteari eta prestakuntzari dagozkien prestazioak ere izango ditu eskuragarri.
Aldaketak prestazioetan, datu guztiak
- Hemendik aurrera, langile autonomoek lehenengo baja-egunetik kobratu ahal izango dute lan-istripuagatiko edo gaixotasun profesionalagatiko prestazioa.
- Era berean, autonomoen kuota ordaintzeari utzi ahal izango diote aldi baterako ezintasunagatiko bajaren bigarren hilabetetik aurrera eta altaren unera arte.
- Gainera, hobaria duen etengabeko prestakuntza eskuragarri izango dute Laneko Prestakuntzarako Estatuko Fundazioaren bitartez (prozedura hori arautzeko dago).
- Jarduera uzteagatiko prestazioa hobetu egingo da, 12 hilabetetik 24 hilabetera luzatuko baita.
Kasu bereziak: sozietate-bazkide diren autonomoak, autonomo berriak, tarifa finkoa dutenak eta beste batzuk
- Sozietate-bazkide diren autonomoak: Gora egingo du sozietate-bazkide diren autonomoen kotizazioak ere. Gutxieneko oinarria 1.214,08 eurokoa izango da, eta, beraz, hilean 7,22 euro eta urtean 86,64 euro igoko da autonomo-kuota. Hortaz, hilean 346,22 euroko kuota ordainduko dute sozietate-bazkide diren autonomoek.
- Tarifa finkoa: Eutsi egingo zaio, baina garestiagoa izango da. 2018ko abenduaren 31n tarifa finkoa aplikatzen zuten norberaren konturako langileek data horretatik aurrera nahitaez ordaindu beharko dute kontingentzia profesionaletarako prestazioagatik, baina ez jarduera uzteagatiko prestazioagatik eta lanbide-prestakuntzarako prestazioagatik, gainerakoek bezala.
- Jardunari uztea: 2018ko abenduaren 31n jarduera uzteagatiko estaldura ordaintzen zuten langileek eutsi egingo diote estaldura horri, baina nahitaez ordaindu beharko dute lanbide-prestakuntzarako prestazioari dagokion zatia ere.
- Autonomo berriak: Gutxieneko kotizazio-oinarria aukeratuta jarduerari aurten ekingo diotenek hilean 60 euroko kuota bakarra ordainduko dute 12 hilabetez, alta egunetik aurrera. Kuota horretan sartuta egongo dira bai kontingentzia arruntak bai kontingentzia profesionalak.
- Amatasunagatiko baja: Beste berritasun garrantzitsu bat da emakumezko langile autonomoek urtebeteko tarifa finkoa erabili ahal izango dutela amatasun-baja hartu eta hurrengo 2 urteetan, baina aurretiaz jarduera utzi gabe, orain arte eskatzen zen bezala.
Zalantzarik? Galderarik? LABORAL Kutxako bezero bazara, norberaren kontura lan egiten duten profesionalentzako eta enpresa txikientzako aholkularitza-zerbitzua eskaintzen dugu. Consulting Pro zerbitzuan aukera izango duzu kontsulta pertsonalizatuak egiteko, informazio eta prestakuntza erabilgarriak eskuratzeko, eta zure negozioarentzako laguntza eta diru-laguntza garrantzitsuenen inguruko azken berriak jasotzeko.
Zein da zure erreakzioa?