Autonomoentzako eta negozio txikientzako doako mintegiak eta tailerrak

Autonomoentzako eta negozio txikientzako doako mintegiak eta tailerrak

2 min.

Autonomoentzako eta negozio txikientzako doako mintegiak eta tailerrak

Consulting PROk, Euskadiko Kutxaren bezero diren autonomoentzako eta negozio txikientzako aholkularitza zerbitzuak, doako bi tailer praktiko antolatuko ditu azaroaren 16rako, 17rako eta 18rako:

  • Marketina interneten, azaroaren 16an Iruñean
  • Berankortasunaren prebentzioa eta ordaingabeak berreskuratzea
    • Asteazkenean, azaroaren 17an, Vitoria-Gasteizen
    • Ostegunean, azaroaren 18an, Donostian

Marketina interneten: webak, blogak eta gizarte-sareak

Blogek, gizarte-sareek eta beste tresna digital batzuek bezeroarekiko harremana hobetzeko eta salmentak errazteko eskaini dezaketen laguntzaren inguruko ikuspegi orokorra izan nahi duten pertsonei zuzenduta dago tailer praktiko hori, baita web-orri baten merkataritza-eraginkortasuna nola hobetu jakin nahi dutenei ere.

Berankortasunaren prebentzioa eta ordaingabeak berreskuratzea

Mintegi horretan, parte-hartzaileei berankortasuna saihesteko aholkuak emango zaizkie eta legezko teknikak eta tresnak erakutsiko dizkiete ordaingabeak berreskuratzeko.

Vitoria-Gasteiz

  • Data: Azaroak 17
  • Ordutegia: 17:30etik 19:00etara
  • Lekua:  Euskadiko Kutxaren Lurralde Zuzendaritza: Dato kalea, 14
  • Edukiak (PDF, 278 Kb)

Donostia

Inskripzioak

Tailerrak doakoak dira, baina plaza kopurua mugatua da. Interesaturik bazaude, informazio gehiago eskatu eta ikastaroetan izena eman dezakezu 900 100 240 telefonora deituz edo consultas@consulting-pro.org posta elektronikora idatziz.

Eta abenduan…

Abenduaren 1ean honako mintegi hau izango da: “2010eko itxiera fiskala: optimizatzeko aholkuak“, Vitoria-Gasteizen (Euskadiko Kutxaren Lurralde Zuzendaritzan: Dato kalea, 14an).

Autonomoei, profesionalei eta enpresa txikiei eragiten dien zerga-araudiaren funtsezko alderdiak ezagutzera ematea da mintegi horren helburua, baita 2011rako aurreikusitako berritasunak ere, horiei aurrea hartzeko eta zergen ordainketa optimizatzeko.


Zein da zure erreakzioa?