Badator berriro Innova Bilbao 2017: etorkizuna eraikitzen ikasiz

Badator berriro Innova Bilbao 2017: etorkizuna eraikitzen ikasiz

1 min.

Badator berriro Innova Bilbao 2017: etorkizuna eraikitzen ikasiz

Dagoeneko abian da Innova Bilbao 2017, beraz, hartu gogoan egunak: martxoaren 31n eta apirilaren 1ean, Guggenheim Museoan. Bosgarren edizio honetan, LABORAL Kutxak antolatuta, berrikuntzako eta negozio digitaleko hizlari eta profesional berriak aurkituko ditugu, lelo berriaren inguruan hitz egingo dutenak: “eraikitzen ikasiz, hiri, enpresa eta negozioaren ikuspuntuak landuz”.

Horretarako, prest dago egitarau oso bat, hitzaldi, mahai-inguru eta solasaldiz osatutakoa eta bi egunetan banatzen dena. Ostiralean, martxoak 31, museoko Zuzendari Nagusi Juan Ignacio Vidartek emango die hasiera jardunaldiei; arratsaldean, berriz, Felix San Martinen txanda izango da, eta enpresaren mundua bizi izaten ari den gai konplexu eta garrantzitsuenetako bat izango du hizpide: nazioartekotzea.

Jardunaldietara joan nahi duzu?Orrialde honetan eros ditzakezu sarrerak, eta egun bakarrean edo bi egunetan joan nahi duzun aukera dezakezu.  Gainera, bosgarren edizio honetako berri guztiak jaso nahi badituzu, har ezazu gogoan #innoBI17 traola.

Oso harrera ona izan zuen iaz. Atzoko kontua dirudi Enpresa-negozioen Garapenerako gure Zuzendari Oscar Muguerzak enpresa mundurako funtsezko bi gaiei buruz hitz egin zuenekoa: berrikuntzari lotutako finantzazioa, iaz.

Innova Bilbao urteko gertakaririk garrantzitsuenetakoa da. Zalantzarik baldin baduzu, begirada bat eman diezaiokezu aurreko edizioetako formatuari.

Zure zain izango gaituzu.


Zein da zure erreakzioa?