Badator berriz ere 2020an Araban berrikuntza sustatzeko laguntza-deialdia (Álava Innova)
2020-01-09
Badator berriz ere 2020an Araban berrikuntza sustatzeko laguntza-deialdia (Álava Innova)
Gaurtik hasita, eta 2020ko martxoaren 31ra arte, Araban diharduten ETEek, autonomoek eta teknologia- eta ikerkuntza-zentroek berrikuntzarako eta lehiakortasuna hobetzeko laguntzak eska ditzakete: produktu eta zerbitzuetarako, ekoizpen-prozesuetarako, antolakuntza eta marketinerako, edo 4.0 Industria esparruaren barruan.
Interesa duzu? Honako hauei emango zaie dirulaguntza
- Berrikuntza produktuan edo zerbitzuan:
- Berrikuntza ekoizpen-prozesuetan:
- Berrikuntza antolakuntzan:
- Berrikuntza marketinean eta merkatuetan / Nazioartekotzea:
- Berrikuntza 4.0 Industria kontzeptuaren esparruan:
- Industriaren eremuko enpresetara ekoizpen-prozesuak digitalizatzeko aukera ematen duten teknologiak ekartzea.
- Industriaren eremuko enpresetan teknologikoki aurreratuak diren eta balio erantsi handiagoa duten produktuak eta zerbitzuak sortzea.
- Balio-katearen eragile guztien arteko konektibitatea, enpresa anitzeko industria-ekosistemak eratzeko.
- Berrikuntzaren eremuko beste jarduketa batzuk:
Deialdi honek honako berritasunak ditu aurrekoekiko:
- Proiektuaren garapena HAINBAT URTETAKOA izateko AUKERA.
- Onuradunak: Araban dauden ENPRESA-MOTA GUZTIAK.
- 0 Industriaren eta haren teknologiaren garrantzi handia direla eta, kasu batzuetan onartu egingo da IBILGETUETAKO ZENBAIT INBERTSIO EROSTEA (Kontuak: 206 Aplikazio Informatikoak, eta 213 Makineria)
- Proiektuari lotutako berrikuntza-lanetan dabiltzan LANGILE KUALIFIKATUEN BARNE-GASTUAren estaldura, 1 edo 2 kotizazio-taldeetakoak direnean.
- Dirulaguntzaren %40
- Eskaria BITARTEKO ELEKTRONIKOEN bidez baino ezin izango da egin.
Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza:
- 50.000 € entitate eta urte bakoitzeko.
- Ebaluazioan 80 puntu baino gehiago lortuz gero, muga 60.000 €-koa izango da.
Eskariak aurkezteko epea
2020/01/01etik 2020/03/31ra arte, 14:00etan.
Jarduketak gauzatzea
Diru-laguntza jasotzeko aukera izango dute eskaria aurkeztutako dataren ondoren eta 2021eko irailaren 15era bitartean (biak barne) gauzatutako jarduketek.
Zure enpresak diru-laguntza hau edo beste batzuk eskura ditzakeen jakin nahi duzu?
Bete ezazu LABORAL Kutxak eta Partners Global Funding-ek zure esku jarritako formulario labur hau, eta baloratu ahal izango dugu zure konpainiak aipatutako diru-laguntzak edo beste batzuk eskura ditzakeen.
Guk deituko dizugu!
Zein da zure erreakzioa?