Badator IX. Milla Urbana Caja Laboral Ciudad de León

Badator IX. Milla Urbana Caja Laboral Ciudad de León

1 min.

Badator IX. Milla Urbana Caja Laboral Ciudad de León

Ekainaren 19an, ostiralean, 19:00etan, adin guztietako korrikalariak bilduko dira Leonen, Ordoño II kalean, IX. Milla Urbana Caja Laboral Ciudad de León proban parte hartzeko.

Proba irekia denez, bi sexuetako atleta federatuek eta ez-federatuek parte har dezakete. 1.609 metro korrituko dituzte, benjamin-, kimu-  eta haur- kategorietan izan ezik, milia erdi egingo dute eta.

Parte hartu nahi baduzu, Euskadiko Kutxaren sukurtsaletan eman dezakezu izena, eta bestela Deportes Chorcon (Fray Luis de León kalea, 17). Izena ematea doan da eta epea hilaren 17an, asteazkenean, amaituko da.

Milla Urbana Caja Laboral Ciudad de León proba 2001eko udan egin zen lehenbizikoz, Euskadiko Kutxaren ekimenez. Aurten, itxiera-jardueren artean, Leongo Sergio Sánchez Martínez atleta omenduko dugu, azken urteetan egindako ibilbide profesional bikaina dela eta.

Zain izango gaituzu Ordoño II kalean, bertan izango baita irteera, helmuga eta sariak ematea.

IX. Milla Urbana Caja Laboral Ciudad de León probaren informazio-diptikoa (PDF, 1, 3 MB)


Zein da zure erreakzioa?