Berrikuntza eta Inbertsio Aurreratua Sustatzeko 2019ko 2i Programaren irekiera Bizkaiko enpresentzat

Berrikuntza eta Inbertsio Aurreratua Sustatzeko 2019ko 2i Programaren irekiera Bizkaiko enpresentzat

1 min.

Berrikuntza eta Inbertsio Aurreratua Sustatzeko 2019ko 2i Programaren irekiera Bizkaiko enpresentzat

Gaurtik hasi eta datorren apirilaren 12ra bitarte, 5 eta 100 langile arteko Bizkaiko enpresa txiki eta ertain guztiek beren eskaera aurkez dezakete eredu lehiakor modernorako bidean aurrera egiteko, berrikuntzan eta aurrerapen teknologikoen aplikazioan oinarritua, Bizkaiko Foru Aldundiaren 2i programari esker.

Programak honako hauetarako laguntza eskaintzen du:

  • Berrikuntza produktuan edo zerbitzuetan.
  • Prozesuak hobetzeko inbertsioak.
  • Hobekuntzak merkatura hurbiltzeko.
  • Berrikuntza antolakuntzan.
  • Gauzen Internet.
  • Fabrikazio aurreratua.
Diru-laguntza izan dezaketen gastuak:

Zuzenean proiektuarekin loturiko gastuak: barne esku-lana, azpikontratazioak eta inbertsio kontabilizatuak epigrafe hauetan:

  • 206 Aplikazio informatikoak.
  • 212 Instalazio teknikoak.
  • 213 Makineria.
  • 215 Bestelako instalazioak.
  • 217 Informazio-prozesuetarako ekipoak.
Zenbatekoa:

Zure enpresak aktibo finkoetan inbertitzeko asmoa badu aurtengo urtean eta 2020. urtean, itzuli beharrik gabeko diru-laguntza eskura dezakezu, hots, proiektuaren %70era bitartekoa.

Horrez gain, laguntza lehen aldiz eskatzen baduzu, beste 10 puntu eskuratu ahal izango dituzu (guztira 100 puntu dira); horrela, diru-laguntza errazago lor dezakezu.

Zure enpresarentzat laguntzak eta diru-laguntzak behar dituzu?

Guk argituko dizkizugu, LABORAL Kutxak, Partners Global Funding-ekin batera, kontsulta-inprimaki  bat jarri baitu zure eskura, zure konpainiak aipatu diru-laguntza horiek edo beste batzuk eskuratzeko aukerarik baduen jakin ahal izateko. Hori  guk baloratuko dugu.

Oso erraza da, soilik inprimaki txiki hau bete behar duzu, eta datozen egunetan profesional-talde bat zurekin harremanetan jarriko da.

Jakizu doan zure unea den eta une hori nola aprobetxa dezakezun!


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Finantza kudeaketa