Berrikuntza faktore oso garrantzitsua da herrialde eta enpresen lehiatzeko gaitasuna handitzeko

Berrikuntza faktore oso garrantzitsua da herrialde eta enpresen lehiatzeko gaitasuna handitzeko

2 min.

Berrikuntza faktore oso garrantzitsua da herrialde eta enpresen lehiatzeko gaitasuna handitzeko

Munduko Ekonomia Foroaren arabera, Suitza da oraindik ere munduan lehiatzeko gaitasun handiena duen herrialdea. Adituek diote lehiatsu izateak, orokorrean, produktibo izatea esan nahi duela. Produktibitateak diru-sarrera handiagoak eta, ondorioz, ongizate handiagoa izatea dakar.

Zer faktore neurtzen dira herrialdeek lehiatzeko zer gaitasun duten jakiteko?

-Oinarrizko faktoreak:

  • Erakundeak
  • Azpiegitura
  • Ingurune makroekonomikoa.
  • Osasuna
  • Lehen Hezkuntza.
-Eraginkortasuna sustatzen duten faktoreak:
  • Merkatuak: finantza-, lan- eta ondasun-merkatuak.
  • Goi-mailako gaitzea eta hezkuntza.
  • Prestakuntza teknologikoa.
  • Berrikuntza
Suitza, faktore horiei guztiei begiratuz gero, berritzailea delako eta negozio sofistikatuak, prestakuntza teknologiko bikaina eta lan-merkatu eraginkorra dituelako nabarmentzen da nagusiki.

Berrikuntzan kalifikazio handiak dituzten herrialdeek ekonomia aurreratua eta biztanleko barne-produktu gordin handia izan ohi dituzte. Gainera, Munduko Ekonomia Foroaren txostenaren arabera, gaitasun teknologikoa eta negozio sofistikatu eta berritzaileak izatea funtsezkoa da herrialdeen lehiatzeko eta hazteko gaitasuna handitzeko.

Zure enpresa lehiatsua al da?

Negozioak berritzea enpresei dagokie zuzenean. Lehiatsuak izan nahi badugu, enpresa-sareak berritzailea izan behar du. Berrikuntzan inbertitzen duten enpresek badakite horrek zer onura dituen. Zehazki, Bizkaiko erakundeen % 96,7k uste du berrikuntza teknologikoak eragin garrantzitsuak dituela haien jardueran:

– Ondasun eta zerbitzuek kalitate handiagoa dute (% 79,5).

– Ekoizteko eta zerbitzuak eskaintzeko gaitasuna handitzen dute (% 57,9).

–  Enpleguari eusten diote (% 47,0) eta enplegu kalifikatua gehitzen dute (% 22,1).

Ba al dakizu zure enpresan berrikuntza nola neurtu?

Berrikuntza da LABORAL Kutxaren Compyte Planak neurtzen duen funtsezko oinarrietako bat. Compyte Planak erakundeen lehiatzeko gaitasun-maila ebaluatzen laguntzen du. Enpresak berrikuntza nola lantzen duen jakiteko, planak gai hauek neurtzen ditu:

  • Berritzeko elkarlanean aritzea: Arriskua “norbaitekin” konpartitzea, produktu edo zerbitzu erakargarriago bat eskaintzeko.
  • Bezeroa integratzea: Bezeroek zer dioten entzutea eta informazio hori erabiltzea (edo bezeroa engaiatzea) produktu edo zerbitzu erakargarriago bat eskaintzeko.
  • Negozio-eredua berritzea: Eskaintza erakargarriago hori saltzeko modu berriak diseinatzea.
  • Eraldaketa digitala: Eskaintza erakargarriagoa izan dadin, IKTak aprobetxatzea.
Zure enpresa berritzailea den ala ez jakin nahi baduzu, egin ezazu Compyte Planeko testa, 15 minutu baino ez dituzu beharko. Eta gogoratu berrikuntza dela enpresa eta herrialdeen lehiatzeko eta hazteko gaitasuna handitzeko giltza.


Zein da zure erreakzioa?