Berrikuntzan inbertitzen baduzu, % 59ra arteko desgrabazioak izan ditzakezu Sozietateen gaineko Zergan

Berrikuntzan inbertitzen baduzu, % 59ra arteko desgrabazioak izan ditzakezu Sozietateen gaineko Zergan

2 min.

Berrikuntzan inbertitzen baduzu, % 59ra arteko desgrabazioak izan ditzakezu Sozietateen gaineko Zergan

I+G+b-n egiten den inbertsioa sustatzeko, pizgarri fiskalen sistema bat diseinatu da gure herrialdean, enpresek Sozietateen gaineko Zergan % 59ra arteko desgrabazioak lortu ahal ditzaten. Eta zerga hori ez izatekotan, 18 urtez kreditu fiskal gisa gorde daiteke diru hori eta geroagoko ekitaldietan aplikatu.

COTEC fundazioak egindako txostenaren arabera, pizgarri fiskalen politika horrek izan du eragina gure herrialdean, 2016an berrikuntzara bideratu baitzuten beren gastuaren % 46,3 espainiar enpresa txikiek. Enpresa horiek Sozietateen gaineko Zergaren % 12 eta % 59 arteko kenkariak lor ditzakete.

Jarraian, pizgarri fiskalak dituzten I+G+b-ko jarduera motak zein diren azalduko dizugu.

Zer jotzen da berrikuntza teknologikotzat?

Produktu berriak edo ekoizpen-prozesu berriak edo aurrez daudenen hobekuntza nabarmenak lortzeko bidean aurrerapen teknologikoa dakarten jarduerak.

Zer dira produktu berriak?

Beren ezaugarriengatik edo erabilerengatik, ikuspuntu teknologiko batetik, aurrez daudenekiko alde nabarmena duten produktuak edo prozesuak:

- Produktu edo prozesu berriak plano, eskema edo diseinu batean hezurmamitzea

- Merkaturatzekoa ez den lehenengo prototipo bat sortzea

- Hasierako demostrazioko proiektuak edo proiektu pilotuak, animazioarekin eta bideo-jokoekin lotutakoak eta ehungintzako erakusgaiak, oinetakoen industriakoak, larrugintzakoak, larrukigintzakoak, jostailugintzakoak, altzarigintza eta egurgintzakoak barne, betiere ezin badira bihurtu edo erabili industria-aplikazioetarako edo ustiakuntza komertzialerako.

Kenkariaren oinarria

Kenkariaren oinarria izango da jarraian aipatzen diren kontzeptuei dagokien berrikuntza teknologikoko jardueretan dagokion aldian egindako gastuen zenbatekoa:

- Diagnostiko teknologikoko jarduerak, irtenbide teknologiko aurreratuak identifikatzera, definitzera eta orientatzera bideratutakoak, azken emaitza zein den gorabehera.

- Diseinu industriala eta ekoizpen-prozesuen ingeniaritza; hor barruan sartzen dira produktu bat fabrikatzeko, frogatzeko, instalatzeko eta erabiltzeko beharrezkoak diren elementu deskribatzaileak, zehaztapen teknikoak eta funtzionamenduko ezaugarriak definitzera bideratutako planoak, marrazkiak eta euskarriak sortzea eta egitea, bai eta ehungintzako, oinetakoen industriako, larrukigintzako, jostailugintzako, altzarigintzako eta egurgintzako erakusgaiak prestatzea ere.

- Teknologia aurreratua eskuratzea, patente, lizentzia, «know-how» eta diseinu modura. Ez dute kenkariak lortzeko eskubiderik emango zergadunari lotutako pertsona edo erakundeei ordaindutako kopuruek. Kontzeptu horri dagokion oinarriak ezingo du milioi bat euroko zenbatekoa gainditu.

- ISO 9000, GMP edo antzerako kalitate-ziurtasuneko arauak bete izanaren ziurtagiria eskuratzea, arau horiek ezartzeko gastuak kanpo.

Gastuek erabat egon behar dute I+G+b-ko eta iT-ko (informatikako teknologia) jardueretarako esleituta, Sozietateen gaineko Zergaren Legeak ezarritako definizioak kontuan hartuta:

  • I+G+b-ko jarduerak eta horiei lotutako gastuak indibidualki eta berariaz proiektuka jasota egon behar dira.
  • Kuota oso negatiboa duten enpresek edo I+G-eko jarduerengatiko kenkariak aplikatzeko muga gainditzen dutenek –urte berean aplikatutako beste era bateko kenkariek baldintzatuta– kenkaria aplikatu ahal izango dute hurrengo eta elkarren segidako 18 urteetako likidazioetan.
 


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Errenta aitorpena Finantza kudeaketa