Beste 4 ibilbide ditugu gustukoen duguna egiteko, oraingoan Gipuzkoan zehar. Dagoeneko 110 ibilbide baino gehiago ditugu Wikiloceko profilean

Beste 4 ibilbide ditugu gustukoen duguna egiteko, oraingoan Gipuzkoan zehar. Dagoeneko 110 ibilbide baino gehiago ditugu Wikiloceko profilean

2 min.

Beste 4 ibilbide ditugu gustukoen duguna egiteko, oraingoan Gipuzkoan zehar. Dagoeneko 110 ibilbide baino gehiago ditugu Wikiloceko profilean

Eutsi egiten diogu! Jarraitzen dugu ibilbideen lehiaketarekin eta bidaltzen dizkiguzuen ibilbideak Wikiloceko profilean gehitzen. Dagoeneko 114 ibilbide baino gehiago ditugu, errazak, teknikoak, gogorrak… Oraingoan, Gipuzkoa ederreko ibilbideak erantsi ditugu.

Behin baino gehiagotan entzungo zeniguten arren, behin eta berriro errepikatuko dugu: hilero-hilero LABORAL Kutxa maillotaz, bidoiaz eta txanoaz osatutako kit bat irabaz dezakezue. Zer egin behar duzue? Unean-unean eskatzen dizkizuegun ibilbideak bidali eta Wikiloceko gure txirrindulari-komunitatea zabaltzen lagundu, besterik gabe.

Badakigu egungo egoera dela-eta ezin garela kalera irten, baina etorkizunerako prestatu eta gerora egin ahal izango ditugun ibilbideak ikus ditzakegu. Zer iruditzen zaizue egutegi bat osatu eta gure txirrindularitza-egutegia oraintxe bertan prestatzea? Oraingoan, Gipuzkoako ibilbide batzuk igo ditugu «Gipuzkoako ibilbideak» zerrendara. Hurbil badituzue, ikaragarri gustatuko zaizkizue. Itsasoaz gozatzeko aukera ematen digute ia guztiek! Ondoko esteka honetan, orain arte igo ditugun ibilbide guztiak ikus ditzakezue:

LABORAL Kutxaren Wikiloc profila, ibilbide-zerrenda

Ziklismozale hori, prest al zaude Wikiloceko profilean ditugun 110 ibilbide horietaz gozatzeko?

Mendia, hiria, kostaldea, basoak… Wikiloceko profilean hainbat aukera ditugu eremu bakar batean ez gelditzeko. Esaten dutenez, barietatean dago gustua. Bilbo, Gasteiz, Donostia… hiru hiriburuetako aldiriak ezagutzeko moduko ibilbideak ditugu. Bizkaiko kostaldea, Gipuzkoakoa, Arabako mendialdea… Ez egin zalantza, begiratu gure profileko ibilbideak. Zuei esker, kolore guztietako ibilbideak ditugu. Hurrengo lehiaketan parte hartu nahi duzue? Gure sare sozialei eta blogari adi egon behar duzue, hurrengo aukera ez galtzeko.Martxoko ibilbide irabazlea: «Oiartzun pagolleta artikutza tomate», Joseba Arrizubietarena.

Joseba Arrizubieta izan da martxoko irabazlea, «Oiartzun pagolleta artikutza tomate» ibilbidearekin. Izenburuak aipatzen dituen leku guztiak zeharkatzen ditu ibilbideak, eta, barnealdera egiten duen eta itsasoa ikusten ez dugun arren, ura ez zaigu faltako. Izan ere, Artikutzako urtegia aurkituko dugu ibilbidearen erdialdean. Zerbait jateko leku egokia, ezta? Esteka honetan ikus dezakezue ibilbidea:

Oiartzun pagolleta artikutza tomate

Hurrengo zozketetan parte hartu nahi duzu?

Lehenago aurreratu dizuegunez, datorren hilean beste zozketa bat izango dugu. Apirilaren hasieran emango dizuegu haren berri. Parte hartzeko prozedura ezagutzen duzue dagoeneko. Ibilbidea .gpx formatuan bidali behar diguzue laboralkutxa@gmail.com helbide elektronikora edo whatsapp bidez 677 662 867 zenbakira. Zuen ekarpenen zain gaude!

 


Zein da zure erreakzioa?