Beste 402 enpresa Euskadin Gaztenpresaren laguntzari esker

Beste 402 enpresa Euskadin Gaztenpresaren laguntzari esker

2 min.

Beste 402 enpresa Euskadin Gaztenpresaren laguntzari esker

Azkenean, badakigu zeintzuk diren Gaztenpresaren iazko ekitaldiko emaitzak, LABORAL Kutxak lan sozialaren arloan bultzaturiko fundazioarenak, eta zuekin batera partekatu nahi ditugu. Guztira, 402 enpresa berri sortu ziren eta horietan 731 lanpostu.

Lurraldeei erreparatuta, Bizkaian, abian jarri ziren 162 enpresa eta 283 lanpostu; Gipuzkoan, 97 sozietate sortu ziren eta 180 enplegu; Araban, berriz, 87 enpresa berri eta 170 langile; eta Nafarroan, Gaztenpresak 56 konpainia bultzatu zituen, eta 98 enplegu sortu ziren.

Finantzaketari dagokionez, 2015ean, inbertsioko eskatutako batez besteko zenbatekoa 56.425 eurokoa izan zen, 2014an baino %11,3 gehiago.

Ilusio baterako prozesua

Gaztenpresak urtero 2.000 eskaera inguru jasotzen ditu, eta horitatik %40a baino gehiago hasiera batean bideragarri ikusten dira; hau da, errealitate bihurtzeko aukerak dituzte.

Eskatzailearen batez besteko adina 39 urtekoa da eta sexu aldetik kopurua parekatua; alegia, %46 emakumeak izan dira eta %54 gizonak, eta ia erdia langabezian aurkitzen da (%46). Gainera, %75ak ez du unibertsitateko ikasketarik eta ekintzailetzari heltzera ausartzen direnen %54 enplegua galtzeko arriskuan zegoen.

  1. urteaz geroztik enplegua sortzea sustatzen

Gaztenpresa duela hogei urte baino gehiago hasi zen enpresak sortzea bultzatzen. Eta hasieratik lortutako guztia batzen badugu, finantza-aldetik 4.120 enpresa sortzea babestu du eta 7.330 enplegu inguru sortu ditu.

Baina, hainbeste informazio eta zenbakiekin zoratu ez gaitezen, hau guztia beste modu batera kontatuko dizugu; ulertzeko askoz errazago eta erraz ikusteko moduan:

gazteplan_eusk


Zein da zure erreakzioa?