Beste herrialde batean nola eskaini zerbitzuak sukurtsala sortu gabe
2016-03-11
Beste herrialde batean nola eskaini zerbitzuak sukurtsala sortu gabe
Nazioartekotzeaz hitz egiten dugunean, tokiko partnerra bilatzea, filial bat sortzea, e.a. beharrezkoa dela esan ohi dugu. Baina, gure herrialdean erregistraturiko enpresa izan eta Europako beste herrialde batean zerbitzu zehatzak eskaini nahi baditugu, Bruselak ez du inolako eragozpenik jartzen, eta Europar Batasunak ere ez du sukurtsala sortzera behartzen. Beraz, hori bereziki baliagarria da lehorreratu baino lehen merkatua aztertu nahi duten enpresentzat.
Bete beharreko baldintza bakarra da gure jarduera jakinaraztea gure zerbitzuak eskainiko ditugun herrialdeko herri-administrazioari. Dena den, ez dugu aurretiko baimenik eskatu beharrik izango, eta, jakina, lan egingo dugun herrialdean ez dugu beharrezkoak diren administrazio-prozedura guztiak ere burutu beharrik izango. Hori bai, herrialdeak baimendutako denboraldia gainditzen badugu, jarraitu beharreko prozesuaren berri emango digute.
Salbuespenak eta zergak
Zenbait zerbitzuk arau berezi batzuk bete behar dituztenez, beharrezkoa da herrialdeko araudia zein den ezagutzea. Hona hemen aipatu zerbitzuak:
- Osasun-zerbitzuak
- Finantza-zerbitzuak
- Ausazko jokoak
Zergei dagokienez, horiek bezeroaren herrialdean zergapetuko dira baldin eta honako zerbitzu hauek baldin badira:
- Telekomunikazioak
- Irratia eta telebista
- Elektronika bidez egindakoak
Partikularraren kasuan, pertsonaren ohiko bizilekua dagoen herrialdea hartzen da; enpresaren kasuan, berriz, enpresa kokatuta dagoen herrialdea.
Kontuz ibili Internet bidezko salmentarekin
Gure negozioa on-line bidezkoa bada, denda bat, esate baterako, mundu osoan sal dezakegu; izan ere, teorian, jakin badakigu logistika ezin hobea baino gehiago behar dela, besteak beste. Baina hori gure asmoa ez bada, jakin behar dugu EBko beste herrialde batzuetako bezeroei ere eskaini behar diegula, baldin eta hori ez egiteko justifikatutako arrazoia badugu. Nahasketarik ez sortzearren, gure web orrialdean argi eta garbi eman behar dugu entregatzeko egon daitekeen edozein murrizketaren berri.
SEPA kobrantza eta ordainketak
Europan Internet bidez saltzeak dituen abantailei dagokienez, azpimarratu behar da mugaz bestalde eurotan egin beharreko ordainketak estatukoak bezain erraz burutu daitezkeela. Gainera, transferentziak ez ezik, zordunketa helbideratuak ere jasotzen dira. Eta aurtengo urriaren 31tik aurrera, Eurotan Ordaintzeko Zona Bakarrean sartuko dira euroa hartu gabeko Estatu kideetatik eta estatu horietara eurotan egiteko ordainketak. Horrez gain, elektronika bidezko ordainketa guztiak egin ahal izango dira gehienez hiru egun baliodunetan, funtsak berehala eskuratu ahal izango dira behin transferentziak jasota, eta, azkenik, ez da beharrezkoa izango hainbat banku-kontu izatea.
Zein da zure erreakzioa?